Texto Destacado

Proiektu honek 8-10 eta 70-90 urte bitartean dituzten pertsonak bildu ditu. Pertsona horiek Egia auzoa dute komunean, Tabakalera kokatuta dagoen auzoa. Batzen dituen gauza bakarra auzoa da, ez zuten aurretik elkar ezagutzen.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Pasada?
Si
Descripción Larga

Medialaben, artean eta pentsamendu garaikidean espezializatutako liburutegi bat dago (lehen Ubik deitzen zen), eta, bertan, Tabakalerako kultura-proiektua garatzen ari gara. Bokazio publikoa du erabat, terminoaren zentzurik zabalenean, eta arte-zentro bat eta horrek eskaintzen duen guztia beren errutinetan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonengana iritsi nahi du.

Tabakalerako sorkuntza liburutegia 2016ko martxoan ireki zen, baina, ordurako, ekintza eta azpiproiektuen bidez, liburutegian ahalik eta kolektibo gehienen inklusiorako bidea eginda zuen, batez ere liburutegi bat beren “egunerokoan” sartzeko zailtasunak zituzten kolektiboen inklusiorakoa.

2019-2020an, inklusioaren bidean, Medialabeko liburutegia honako proiektu honetan ari da lanean: 

“Izarrona, bubaloonak eta purpurina”: belaunaldiarteko proiektu bat:

Proiektu honek 8-10 eta 70-90 urte bitartean dituzten pertsonak bildu ditu. Pertsona horiek Egia auzoa dute komunean, Tabakalera kokatuta dagoen auzoa. Proiektuan parte hartu duten pertsonetako batzuk auzoan bizi dira, beste batzuek auzoan  egiten dute “bizitza” edo bertan ikasten dute. Batzen dituen gauza bakarra auzoa da, ez zuten aurretik elkar ezagutzen.

Izarrona proiektua elkarlanean sortu, diseinatu, gauzatu eta baloratu dute Tabakalerak (liburutegiak eta hezkuntza arloak), Egiako haurtxokoak (Donostiako Udaleko gazteria arloaren menpekoa) eta Donostia Lagunkoia (Donostiako Udala) hiri plana eta programak. Aipatutako entitate horien aldeko apustua egin zen proiektuaren kide izan zitezen, komunitatearen eta herritarren sareen inguruko ezagutzengatik eta erabiltzaileekin duten konfiantza-harremanagatik. Gainera, guk egiten dugun moduan, proiektuen prozesuan jartzen dute arreta, ez emaitza zehatz bat lortzean.

Taldea posatzen zuten 19 pertsonek elkar ezagutzeko eta elkarrekin esperimentatzeko aukera izan dute, ordu bateko iraupeneko 6 lan-saiotan, hainbat praktika artistiko erabilita, berdintasun eta horizontaltasun harreman batean oinarrituta eta jarrera paternalistak alde batera utzita. Praktika artistikoak lan egiteko, kohesioa sortzeko, esperimentatzeko eta bi taldeak berdintasuneko egoeran jartzeko tresna gisa erabili dituzte.

Izarrona itsas hondoko kobazulo batean bizi den hartz eme iletsu bat da. Bere istorioa ezagutu nahi duzu? 

2020tik aurrera, inklusio-proiektuak Medialaben gauzatuko dira. 

Oharra: Lan ildo honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eu helbide elektronikoaren bitartez. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
medialab inclusivo
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional