Urteurrenak, kontrakoa dirudien arren, aukera onak izan ohi dira jardunbide jakin batzuen zentzua berrikusteko, betiere autokonplazentziarik gabeko oroitzapen-jarduketa batean. Nola sortu ziren orain segurutzat jotzen ditugun ekimenak? Zerk sostengatu zuen halakoen sorkuntza eta zein da horien egungo oinarria? Nola moldatu da ekimen horien jatorrizko zerizana denboran zehar eta zer-nolako esanahi berria eman zaie haien asmoari?
Donostia Zinemaldiko Nest sailak, zinema- kasleei eskainiak, hogei urte bete ditu (geroago jorratuko dugun hitzaurre ahaztu batekin). Gaur egun, Zinemaldiko sailik bizienetako bat da Nest, hazkunderik handienetakoa duena. Halaber, emakume asko biltzen ditu, modu organikoan, baita ahots eta narrazio ugari ere. Baina, zergatik da, zehazki, hain garrantzitsua zinema-jaialdien barruan talentu berrientzako horrelako guneak sortzea?
Prestakuntzaren eta talentuak bilatzearen aldeko apustua egitea erabaki estrategiko bat da, zinema-jaialdi baten nortasunaren funtsezko zati bat zehazteaz gain, nazioarteko beste proposamen batzuetatik ere bereizten duena. Gainera, Donostia Zinemaldiak hasiberrien zinematik abiatuta kontatzeko erronka ere hartu zuen bere gain. Zinemagile gazteen ibilbidearen hasiera-hasierako une horretan parte hartzea berekin asmo-adierazpen irmo bat dakarren keinu politiko bat da: zinema inperfektuan sinesten dugu, parte hartzeko prozesuetan, ideien gorpuztasunean, ezagutza-transmisioaren performatibitatean.
Irakurri hemen Noemi Cuetosek eta Marcela Hinojosak, Elias Querejeta Zine eskolako ikasleek, Nest-en 20. urteurrenaren inguruan eginiko ikerketa-lana.