Subtitulo
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko ikasle-talde zein elkarteentzako zine saioak
Multimedia
Imagen
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Zinemaraaaa Tabakalerako hezkuntza eta zinema- arloek elkarlanean garatzen duten programa da. Izan ere, filmek egunerokoan presente ditugun bizipen, egoera, eztabaida eta gaiak irudikatzeko gaitasuna dutela uste dugu. Aukera ematen digute elkarrizketa eta prozesuak abiatuz, inguratzen gaituzten gaiekiko begirada kritikoa eraikitzeko. Zinemaraaaan aukeratutako filmek baliabide hezitzailea izateko asmoa dute, eta ikus-entzunezkoaren formari ere arreta eskaintzen diote.

Hiru ildok osatzen dute: 

Filmen aukeraketa: Zine saioetan proiektatuko diren filmak horretarako interesa duten irakasle eta hezitzaile talde batekin erabakitzen dira. Proiektuaren hastapeneko filmeen aukeraketa irakasle talde batekin, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleekin eta Tabakalerako zinema arloarekin batera burututako prozesuaren emaitza izan zen. Hau abiapuntu bezala hartuta, ikasturtero proposamenen zerrenda aberastu eta proiekzioen aukeraketa berritzen da. 

Zine saioak: Tabakalerako zinema-aretoan Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle-taldeentzat zein elkarteentzat filmak proiektatzen dira. 

Gida pedagogikoak: Zine saioetan proiektatzen diren filmak abiapuntu bezala hartuta, sortutako gida pedagogikoak. Gida hauetan filmak osatzen dituzten elementuak deslotuko dira (eduki mailakoak, zinemagintzarekin lotutakoak, praktikoagoak,...) hezitzaileei tresna gisa erabili eta beraien prozesu propioak abiatzeko aukerak zabalduz. 

Hauek dira oraingoz diseinatu ditugun gida pedagogikoak:

  • 20.000 especies de abejas  
  • Tódalas mulleres que coñezo 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional
Nombre
GIDA PEDAGOGIKOA: Tódalas mulleres que coñezo
Archivo
zinemara_a2_eu.pdf (566.88 KB)
Nombre
GUÍA PEDAGÓGICA: 20.000 especies de abejas
Archivo