Subtitulo
Daniel G. Andújar
Texto Destacado

Daniel G. Andújarren proposamena Adonay Bermúdezek komisariatutako Langabezia teknologikoa proiektuaren baitan. 

Multimedia
Imagen
You are the Product
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
2021/11/22 - 2022/01/17
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, azkartzen ari dira globalizaziotik eta digitalizaziotik eratorritako prozesu batzuk, nahiz eta hamarkadak daramatzaten martxan, ezkutuan edo ikusgaitasun txikiarekin. Desegonkortasuna, mugikortasuna izugarri mugatu duen isolamendu soziala, zaintzapeko konfort-kapsulen hiperkonektagarritasuna eta eskualde askotako jende askoren bizi-baldintzen ohiko funtzionamenduaren etetea katalizatzaile eta azeleratzaile onak dira kapitalismo osteko digitalizazio-prozesuak bultzatzeko. Konbergentzia horren faktore garrantzitsuenetako batek artearen merkatuarekin, balio-katearekin eta mundu-mailako sistema ekonomikoaren egiturazko aldaketekin du zerikusia. Dena den, hau NTF edo token ez-suntsigarrien salmentaren boomak sortu duen urre-sukarretik eta kriptotxanponen prezioen gorakadatik haratago doa: zaila da ikustea inguruan zarata asko dagoelako eta auziak konplexutasun tekniko handia duelako, baina sumatu daiteke artelan digitalak eta bestelako bilduma-objektu bereziak aktibo bihurtzeko modu azkar bat bilatzen ari dela, baina  betiere publikoak, egiaztagarriak eta blockchain edo bloke-katean erraz merkaturatzeko modukoak direla bermatuta. Egungo sistemak efizientzia txikia du, oso konplexua da erabiltzaile arruntentzat eta kostu ekologiko handia dauka bere diseinuagatik; hala ere, NFTak, beharbada, bide berri bat urratzen ariko dira. Bide horrek autonomia handiagoa emango die artista eta sortzaile digitalei, eta beren lan-baldintzak praktikan aplikatzeko aukera ere emango die, lan hori nola erakusten, banatzen, merkaturatzen eta editatzen den erabakita.

0xf5c0656f1e95b7d9e43e683a83deef70e777ad63 lanaren helburua da pieza digital bat banatzea eta kode irekiko plataforma global berriek aplikazio deszentralizatuei eskaintzen dizkieten lan- eta banaketa-baldintzak aztertzea. Lehenetsitako jabetza-baldintzak piezaren metadatuetan bertan programatu daitezke; modu horretan, praktika artistikoa ekonomia kooperatibo banatu bihur daiteke eta jabetzak produkziora bideratutako beste zentzu bat har dezake. “Objektuaren” gaineko jabetza forma dinamiko monetizagarri bihur daiteke, edo jabetza frakzionatua baimendu. Pieza digitalak barnean darama txertatuta bere balio digitala kontrolatzen duen kodea, eta piezak berak gainbegiratzen du kontratu adimenduna programatu zen bezala funtzionatzen duela. Gainera, pieza mundu osoan eskuratzeko aukera ematen du horrek.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
You are the Product
Tipo Agrupación
Proyecto
Invitados
Información Adicional