Texto Destacado

Enkoadratu, apuntatu eta egin tiro! Enkoadraketaren xedea, objektiboaren beharra eta gailuari heltzea su-arma bati edo zinemako kamera bati egotzi ahal zaio. Bi objektuen antzekotasun fisikoa kezkagarria izan daiteke.

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
2022
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Enkoadratu, apuntatu eta egin tiro! Enkoadraketaren xedea, objektiboaren beharra eta gailuari heltzea su-arma bati edo zinemako kamera bati egotzi ahal zaio. Bi objektuen antzekotasun fisikoa kezkagarria izan daiteke. Hizkera komunean ere badaude bien arteko loturak: obturadorea disparatzen dugu, we shoot a film. Zinema-gailua muntatzea eta irudikatzen denari apuntatzea zinemarekin borrokarako bideak irekitzeko tresna bihurtu da zinegile eta mugimendu armatu askorentzat. 

Programa honek hainbat sute-foku jorratzen ditu, eta zinema gatazka bortitz bat eragin duen kausa baten zerbitzura jarri da. Horretarako, borroka horiek irudikatuko dituen kartografia eta gizarte-gatazken eta zinema-ekoizpen dibergentearen mekanismoen arteko loturei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen mapa bat marraztea proposatzen dugu, bai estetikatik eta bai narratibatik. 

Ziklo horrek irudiek testuinguruan duten botereari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, eta orainaldiarekin nola hitz egin dezaketen pentsatzera: irudiek oraindik espiritu iraultzaileari eusten diote? Hori pentsa daiteke hizkera zinematografikotik?

A(R)MAR LA CÁMARA  zikloa EQZE zentroko Komisariotza graduondokoko ikasleek proposatu dute, eta 2022an zehar landuko da. 

Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Zikloa
Información Adicional