Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
JAI 2022
Información
Texto Apartado

Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta Artium Museoak (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa) bultzatutako ekimen gisa sortu da. Ekimen horri aurten Jorge Oteiza Fundazio Museoa gehitzen zaio. Hiru horiek dira programaren Donostiako, Vitoria-Gasteizko eta Altzuzako egoitzak, hurrenez hurren. Programa horrek Euskal Herrian errotutako arte garaikidearen esparruan ezagutzak transmititzeko tradizio berezia aitortzen du, aurrekontu esperimentalen testuinguruan sortu diren hainbat proiektu pedagogikoren bidez.

Aurrekari hauetatik abiatuz, JAI udako eskola gisa aurkezten da, elkartruke horiek garatzeko gune/espazio bat ezartzeko bokazioarekin. Hori horrela, programak jatorri oso ezberdineko a hots profesionalen ekartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak.

Jakinik artera iristeko beste modu batzuk aldarrikatzeak berekin dakarrela ezagutza-modu ugariri arreta jartzea, eta, inolako bokaziorik gabe gaitasunak pilatzeagatik edo espezializazioren baten aitzindaritza bilatzeagatik, ikasketa-programa honen helburua prozesu eta metodología artistikoetan formaren eta edukiaren, subjektibotasunaren eta materialtasunaren, eta pertzepzioaren eta pentsamenduaren artean sortzen diren harremanei balioa ematea da.

Planteatutako mekanika programaren parte den artista bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskaini dezan eragiteko diseinatuta dago, eta horrek tailerraren espazioan ehuntzen diren harremanek eta irakasleek une eta egoera bakoitzean garatzen dituzten praktika zehatzek zeharkatzen duten metodologia eraikitzen du.

Egiteko modu honen helburua da parte-hartzaileen proposamenen eta lanen garapen kritikoa sustatzea. Ildo horretan, proposamenak azpimarratzen du garrantzitsua dela parte-hartzaile bakoitzari esleituko zaion tailerrean egin beharreko lana. Partekatutako espazioa izango da, eta programako tutoreek tutoretza indibiduala egingo dute.

Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.

Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz.
Irakasle-taldea:  Txaro Arrazola, Pierre Bal-Blanc, David Bestué, Alejandro Cesarco, Ainara Elgoibar, Jon Mikel Euba, Isabel Herguera, Erlea Maneros Zabala, Mattin, Rosalind Nashashibi, Lea Porsager eta Georgia Sagri.

 

Caracteristicas
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
A la espera
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Texto Fecha
Martxoak 17, 00:00 - Apirilak 14, 23:59
Formato
Imagen Listado
Imagen
JAI 2022
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Imagen Listado Cartelera
Imagen
JAI 2022
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Formulario Inscripción
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Deialdia
En Home
Si
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Nombre
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lista precios