- Topaketa #IKUS-ENTZUNEZKOAKSAREETAN Alex Padilla, Ainhoa Vitoria, Gaizka Izagirre eta Elemelonsekin.
“Ikus-entzunezkoak sareetan” mahai-inguruaren helburua gaur egungo gazteen ikus-entzunezko kritika eta kontsumoaren inguruko hausnarketa du oinarri.
Nork gomendatu dizu hasi berri duzun telesail hori? Lagun batek edo youtuber batek? Nola enteratu zara estreinaldiaz? Aldizkariko kritika ala instagrameko posta? Spoilerren alde edo kontra? “Urteko film hoberenak” zerrendako zenbat ikusi dituzu dagoeneko? Nola erabaki duzu zer plataformara harpidetu? Nork partekatu du zurekin Euphoria-ri buruzko azken txioa? Nori bidaltzen dizkiozu zure telesail gustokoaren meme guztiak? Nola “saldu” hoberen ikus-entzunezko edukiak? Zer hizkuntzatan? Euskara, gaztelania ala ingelesa hobe? Nola kontsumitzen dugu kultura sareetan?
Ainhoa Vitoria, Gaizka Izagirre, Elemelons eta Alex Padilla gonbidatu ditugu sortzaile digital eta kontsumitzaile bezala hausnarketa honetara.
- Gaizka Izagirreren #ZINELKARRIZKETAK
Honez gain, euskarazko kontakizun ezberdinak sustatzea du helburu, formatu eta lenguai berriak landuz: Twitch-a, twitterra, instagram, youtube, tik-tok…Hain zuzen, Gaizka Izagirrek emango dio amaiera saioari zuzeneko twitch saio batekin. Nor gonbidatu ote du #ZINELKARRIZKETAK saio berri honetara?
Mahai-ingurua: #IKUS-ENTZUNEZKOAKSAREETAN Alex Padilla, Ainhoa Vitoria, Gaizka Izagirre eta Elemelonsekin.