Ezin baduzu streaming-a ikusi, sakatu lotura honetan.
Ahoa narras
Arrastoak lehen izan zena identifikatzen uzten digu batzuetan. Hor zegoena jada ez da agertzen, ez dago irakurgarritasunik ikusten ez den hori gabe, gauza bera gabe. Baina hor egon zen. Gure amonak, gure xamanak, gure auzokoak, feminismoaren behi sakratu eta profanoak, gure lagunak, gure marika ospetsuak, bollerak, gerrillari trabestiak, puta iraultzaileak, gure ahizpak. Gaur egun arakatzen, eta orainera, egitera, ekartzen dugunaren genealogia eta artxibo dira.
Hondar identifikagarriak dira: azala, izerdia, odola, jarioa, gauza zehatzak, ukitzen direnak. Eta ukitzen ez diren gauzak ere bai, hala nola desira, nekea, estasia, maitasuna. Subjektu tentea erori egiten da desiratzeko, zaintzeko, begiratzeko. Beste gorputz batera hurbiltzeak makurtzea eta bertikala den hori abandonatzea dakarrelako. Beherantz joaten uzten diogu geure buruari, gorputz propioa ahuspeztuz, beste posizio batetik begiratu eta izateko: lurraren arrasean dagoen posizio bat. Heriotza ezagutzeko ahultasunean, inauterian, porrotean eta dagoeneko zuzena ez den zerbait izatearen plazerean topo egiten dugu.
Elkartu, ohaidetu eta elkarri itsasten gatzaizkio birrindutako lurrean dolua partekatzeko. Gorputz zarratatuak, bere amaieratik gero eta hurbilago dagoen mundu batean existitzen uzten ez zaienak; ordea, imajinatzen dute izan daitekeen bat. Prekarioki herrestatzen gara, larruazalak azalberritzeko: larru horiek indartsuagoak, plastikoagoak, sutsuagoak diren purpurinaz betetako larruek ordezkatzen dituzte.
Gure arrastoak lerde itsaskor bat uzten duelako zoruan, lurrean, kuleroetan. Akidurak, kolpeek, minak egindako markak dira, baina baita erresistentziak, borrokak, pozak eta dantzak egindakoak ere. Arrastaka doazenek, kanporatuek, zikinek, urdangek uzten duten arrastoa. Erori eta arrastatu egiten gara, zikindu, detrituekin nahastu eta jolasten gara, materiekin esperimentatu egiten dugu horiek sakonera eramateko, misteriotsua denera, desiragarria denera, irudimenez lepo dagoenera, potentzia eraldatzailez gainezka dagoen horretara eramateko.
PROGRAMA
EGUNERO
Apareceres de Prazeres
Personaje personaje, trabesti sugea
AZAROAK 30, ASTEAZKENA
18:00 Hitzaldi performatiboa: Lurraren mezua (ES)
Eulalia Valldosera, artista eta aktibista mistikoa
Z Aretoa+ STREAMINGA
19:30 Hitzaldia: Bilgarria, historia eta sinkopea (ES)
Isabel de Naverán, dantza eta performance-an ikerlaria
Z Aretoa
ABENDUAK 1, OSTEGUNA
17:00 Performancea: Hidratatzea habitatzea da. Oinak poeman bustitzea (ES)
Paloma Chen, kazetaria, poeta eta idazlea
Yan Huang, aktorea, sortzailea eta poeta
Ordu erdiko lau txanda egongo dira (17:00, 17:30, 18:00, 18:30), 5 minutu lehenago gerturatzea gomendatzen da.
Z Aretoa
19:00 Zine emanaldia
Irrits, Maider Oleaga, 2022, 15´
Erein, Lide Mikele Billelabeitia Uriarte, 2021, 26´
Aurkezpena: Mirari Echávarri, Lur Olaizola (EUS. Itzulpena ES)
Zinea
21.00 Sung poetry: Somadamantina
Patioa
ABENDUAK 2, OSTIRALA
18:00 Hitzaldia: Arauetan ezin kabitu! Identitatearen inguruko hausnarketak militantzia loditik (EU.Itzulpena ES)
Itziar Reguero eta Mijo Lizarzaburu, militante transfeministak
Z Aretoa+ STREAMINGA
19:30 Hitzaldi performatiboa: Arrastoak gozamenarekiko proportzionala izan behar du (EU / ES. Itzulpena ES)
Namorada Kolektiboa
Gonbidatuak: Idoia Zabaleta, Leire Vargas
Z Aretoa
ABENDUAK 3, LARUNBATA
11:00 Mahai-ingurua: Plazandreok eta Feministaldia-ren inguruko elkarrizketa (EU/ES. Itzulpena ES)
Maider Zilbeti, Irene Ormazabal, Feministaldiaren lehen koordinatzaileak
Asun Urbieta, Juana Aranguren, Plazandreok-eko kideak
12:30 Solasaldia: Gran Sol-etik Petare-ra. Gure arrastoak (EU. Itzulpena ES)
Eneka Fernandez, liburu-egilea eta editorea
Leire Ibarguren, Emagin elkarteko kidea
Aurkezpena: Danele Sarriugarte
17:30 Hitzaldia: Bidearen alabak (ES)
Anna Fux, artista bisuala eta idazlea
Fátima Aspitirou, gizarte integratzailea, aktibista antirrazista eta feminista dekoloniala
Z Aretoa
19:00 Performancea: Haitz biberoia (ES)
Elena Aitzkoa, artista
Z Aretoa
20:00 Ibilaldia: Tripak: pasiaran
Tripak kolektiboa
Afari kolektiboa
FESTA
22:00 Performancea: Cabayo
Personaje personaje, trabesti sugea
Eddi Circa
DJ Bihotza
DJ kika1000
Maitasun-aitorlekua, Continta me tienes argitaletxearekin lankidetzan (Marta Azparren, Adriana Reyes)
Tatuatzen:
Fabiola Espiga, artista bisuala eta tatuatzailea
Alazne Zubizarreta
Ahuntzaren eztula
Feministaldia, Kultura Feminista Jaialdia, azaroaren 30etik abenduaren 3ra ospatuko da #ahoanarras lelopean.
Reserva: FEMINISTALDIA 2022
FechaInicio: 2022-11-30
FechaFin: 2022-12-03
FechaAlta: 2022-03-24
Seccion: KOLABORAZIOAK
Proyecto: FEMINISTALDIA
FECHAS:
idReserva: B3B430C8-3879-414A-AC63-7CAD8BD411B1
Fecha: 2022-11-30
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 19:30
TituloEvento: FEMINISTALDIA
TituloEventoEU: FEMINISTALDIA
Sala: SALA STREAMING
SalaES: Online
SalaEU: Online
Ocupacion: Performancea
OcupacionES: Conferencia
OcupacionEU: Hitzaldia
FechaFin: 2022-12-03