VULNUS, arts vives i recerca elkarte artistiko bat da, sorkuntza, pentsamendua eta lurraldearen ardatzak diziplinartekotasunetik uztartzen dituena. Gure ekintzak hiritarren, sortzaileen eta ikerlarien arteko aliantzak sustatzen ditu, zaurgarritasunaren kontzeptuari eremu sinbolikotik zein esperientzia praktikotik heltzeko. Idazketa partekatuaren bitartez, ekintza eta prozesu sortzaile erlazionalak garatzen ditugu: herri-laborategiak, entsegu zikloak, lurraldearen berrezagutza ekintzak. Gure egunerokotasunari eusteko eta bizitzeko modu ezberdinak frogatzera bideratutako narratibak sustatzen ditugu, ikuspegi kritiko batetik.
Dianelis DiƩguez, arte bizietako proiektuen kudeatzailea, bitartekaritzan espezializatua. Univ. de la Artes de la Habanan kultur prozesu urbanoetan Masterra. Gaur egun Vulnuseko bitartekaritza arduraduna eta Bartzelonako Salmon jaialdiko koordinatzaile orokorra da.
Thomas Louvat, zuzendari artistikoa. Parisko Univ. Sorbonne Nouvelle, Paris 3n bitartekaritza artistiko Masterra burutzen du (programa eta ekipamendu kulturalen zuzendaritza). Gaur egun Vulnuseko zuzendari artistikoa eta Bartzelonako Udaleko Pla de Barris kultur eta hezkuntza programako bitartekaria da.