Iaz ekindako bidean jarraituz, aurtengo Erro(re)tik mintegiak ere, erosoak omen diren esparruetatik desbideratzeko ariketa izaten jarraituko du. Edo behintzat, horien gabeziak agerian uztekoa. Akatsetik ikaspen kritikoa ateratzeko aukera bezala planteatu dugu topaketa hau, guztiontzat izango den kultur erakunde anitz, ireki eta malguago bat eraikitzeko daukagun ardura, behar eta gogotik pentsatua.
Maiatzak 12 eta 14 bitartean egingo dugun mintegia, zabalagoa den Erro(re)tik proiektuaren momentu publikoetako bat da. 2020. urtean abiatu genuen prozesua Carasso Fundazioaren laguntzarekin, Medialab eta Hezkuntza arloek Artaziak koop.ekin elkarlanean. Proiektua hiru zutaberen gainean garatzen da: Tabakalerako lantaldearen barne-formakuntzak, UNIK sorkuntza-lantalde irekia eta mintegia bera. Azken hau, bere bigarren edizioan orain aurkezten dizueguna alegia, gogoeta eta elkarrizketarako espazio bat da. Desberdintasunetik elkarrekin zerbait egiteko denbora. Zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu eta aliantzak esploratzeko gunea - disidentzia eta zaintza aldarrikatuz, berdinzaleagoak diren harremanak sortzeko.
Aurten, intersekzionalitatean jarri dugu azpimarra, hau da, desberdintasun edo/eta diskriminazio ardatz ezberdinen arteko loturan, elkarren artean bereiziak ez daudenak. Aipatutako elkartze, aliantza eta gurutzatze horiek eman daitezen, nahikoa zabalak diren espazioak sortzeko beharrean. Baita bestelakotasuna errore edota desbideratzetik ulertzearen pertzepzioa aldatzearen arduran, eta hegemonikoa dena zalantzan jartzearen urgentzian. Erroretik eta erroraino.
EGITARAUA
MAIATZAK 12 -13, 10:00 - 13:00 Artisten Gunea (3. solairua)
Lantegia | ES
Irudien elkarrizketa amaigabea - Vulnus - arts vives i recerca
Gure istorio txikiak errelato kolektibo batean bihurtu. Lehen pertsonako kontaketak abiatu, bizitako istorio, oroimen, pertzepzio, borroka eta etorkizun posibleen konstelazio bat osatzen dutenak. Baita gurutzatzeak, elkarguneak, urruntzeak eta pitzadurak ere nabarmentzen dituztenak. Istorioak eta norbera kontatu. Ahotsetik eta gorputzetik, norbanako zein kolektibo.
Horretarako, partehartzaileek egunerokotasunaren argazkiz eta errelatoz beteko duten dispositibo bat gurutzatuko dute. Dispositiboak elkarrizketa bat aktibatzen du, istorio eta errelato (pertsonal zein kolektibo) hauek sentituak, kontatuak edota eraikiak izan daitezkeen modu ezberdinei buruzkoa.
MAIATZAK 13
18:00 - 19:00 Z aretoa (1. solairua)
Solasaldia | ES - Zeinu-hizkuntzara itzulpena
Erro(re)tik, zain(tz)era - Marta Malo
Irudikatu dezakegu zeharka bada ere zaintzak praktikan jartzen dituen kultura-erakunde bat? Nola atera ditzazkegu aniztasunak banatuta dauden konpartimentuetatik eta desberdinen arteko errekonozimenduan oinarritutako espazioak sortu? Azken urteetan bueltaka dabilzkigun funtsezko galdera eta kontzeptuak berreskuratzetik hasi nahi dugu, lehen mahai honetan. Proiektu honetako esperientzien eta ikaskuntzen marko kontzeptuala birgogoratzeko, berriz errotik kokatzeko.
19:30 - 20:30 Patioa (1. solairua)
Esku-hartze artistikoa | ES
Yo estaré dispuesta (como luces derramadas en el silencio oscuro) - DU-DA kolektiboa
Gizatasunik gabeko azelerazio, kaos eta ziurgabetasun garai hauetan gure gorputzak uzkurtu eta itxi egiten dira, babeserako ahalegin animali batean. “Yo estaré dispuesta” gorputz kolektiboaren erreparazio espazio bat da, poetika haragitutik bideratua. Zeharkaldi bat, zure odol-uholdearen jarioarekin, bizitza jaio zen ozeano primitibotik Andromeda galaxiaraino. Entzute sakonak bihozkadarekin, bibrazioarekin, soinuekin eta musikarekin lotuko gaitu. Begiak itxita eta bihotza zabalik.
Hau entzute sakoneko jarduera bat da, lurrean etzanda eta gure gorputzekin erabateko loturan egingo duguna.
MAIATZAK 14
11:00 - 12:30 Z aretoa (1. solairua)
Solasaldia | EU - Zeinu-hizkuntzara itzulpena
Erakundea ulertu (ezin)
_Ismael Manterola - UPV/EHU
_Nerea Aizpurua - Euskadi Irakurketa Erraza
_Txemi Valdecantos - Tabakalera
Bidegurutzearen aspektua duen solasaldi honek kulturgintzan murgilduta dauden erakundeek maiz Euskaraz lantzen eta erabiltzen duten hizkera ez eskuragarria izango du ardatz. "Nor eta zergatik uzten du kanpoan gure hizkerak?" lelopeko hausnarketa partekatuak, inklusibitatearen gaia aintzat hartzen dituen hiru zedar diferenteetan oinarritu eta iturburu espertu ezberdinen ekarpenak batuko ditu: erakunde kulturalaren ikuspegia bera, euskarazko kultur eta arte kritikagintza eta Irakurketa Erraza bultzatzen duen ekimena.
13:00 - 14:30 Z aretoa (1. solairua)
Solasaldia | EUS/ES - Zeinu-hizkuntzara itzulpena
Erakunde (des)erosoa
_Lucia Egaña - Descentrar la mirada, ampliar la visión ikerketa proiektua
_Le Centquatre - Paris #104
_Tabakalera
Solasaldi honek elkarrizketan jarri nahi ditu erakunde kultural ireki eta “inklusiboagoak” egiteko saiakera ezberdinak; bai erakundetik frogatuak, nola erakundeari zuzenduak ere. Aniztasuna eta harrera bezalako terminoak berrikusiz, (des)erosotasuna elkarbanatuz.
17:00 - 18:45 Plaza (0. solairua)
Performance + solasaldia | ES
Irudien elkarrizketa amaigabea - Vulnus - Arts Vives i Recerca
Jolasaren esperientziaren bidez, parte-hartzaile talde batek irudi-taula bat osatzen du beraien egunerokotasunaren errelatoak eta bizimoduak bertaratutako pertsonekin partekatzeko. Azken batean, egunero eraikitzen dugun historia, gure egunerokotasunaren historia beste modu batera pentsatzeko gonbitea da; zurea, besteena, denona izan daitekeen gure historia.
19:00 - 20:45 Z aretoa (1. solairua)
Antzerkia + solasaldia | ES
Emakumeok mugimenduan - Partekatu proiektua
Gure herria zeharkatzen duten errealitateak ikuspegi eta modu artistiko batetik lantzen dituen espazioa da Partekatu. Gure protagonistak Errenteriako bizilagun talde bat dira, arte eszenikoen bidez elkar-esploratze prozesu baten emaitza aurkeztuko dutenak. Bizipenak, desirak, beldurrak eta, horiez gain, gure herrian dituzten bizitzen inguruko begirada kaleidoskopikoa. Artetik lan egiteak abantaila handiak ditu: errealitate pertsonal ezberdinak bildu eta ezezagunen aurrean partekatzen dira, ikuskizunaren errituak suposatzen duen ospakizunaren bitartez. Norbanako zein herri gisa eraldatzen gaituen erritua.
Emakumeok Mugimenduan izeneko lehen esperientzia honetan emakumeekin egin dugu lan, elkar topatzeko bidaia pozgarriari ekin dion emakume migranteekin, emakume ausartekin. Eta, noski!, antzeko esperientzia, alaitasun eta atsekabe aitorpenekin aurkitu gara. Taula gainean bategiteak eta desadostasunak ospatu ahal izan ditugu, gure bizipen propioetatik urrunduz eta hau besteei eskainiz, eskuzabal, Partekatu nahi duen ororentzat.
Sarrera librea edukiera bete arte ("Irudien elkarrizketa amaigabea" lantegia izan ezik, izen-ematearekin)
Erro(re)tik mintegiaren bigarren edizioa, intersekzionalitatea ardatz izango duena.