Imagen
Imagen
Descripcion

DU-DA elkarrekin bizitzeko moduei buruzko galderak egiten dituen kolektibo bat da, sentikortasun kritikoetatik beste orainaldi-etorkizun posible batzuk irudikatu asmoz.

 

Sarai G. Cumplido, zinemagilea izan nintzen eta horrek irauten du. Orain paisaiaren zeharkartzea ikertzen dut: ogia egiten dut, hezten/zaintzen dut, eta ogiak kulturarekin, lurraldearekin eta memoriarekin duen lotura ere lantzen dut. Autokudeatutako eta instituzionalizatutako praktiken arteko harremanak arakatzen ditut, arlo pribatuan zein publikoan. Praktika horietatik sortzen dira fanzineetan, testuinguru digitaletan edota ez-publikoetan argitaratzen ditudan testuak. Izaera pedagogikoa eta erresilientea duten ibilbide luzeko proiektu politikoak ere sortzen dira; Bartzelonako hiriarekin, zein ni eta naraman ikustezinaren arteko korrespondentzia diren irudi eta filmekin bizi direnak.

Clara Piazuelo, artearen Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua naiz. Arte hezkuntza eta ikus-kulturan doktoregoa hasi nuen, baina tesi-idazketaren bigarren urtean krisian sartu eta erdizka utzi nuen. Orduan hasi nintzen fikzioa eta poesia idazten, blog sekretu batean. 10 urtez aritu naiz Hangarreko Ezagutzaren Transferentzia arloko arduradun gisa, testuinguru artistikoan hezkuntza- eta ikerketa-proiektuak garatuz. Gizakiak ez diren animaliekin gauzak behatzea eta ikastea gustatzen zait, zaldiekin batez ere. 2020an argitaratu nuen Año del caballo nire lehen eleberria, ediciones en el mar argitaletxearekin.

Cargo - Nota descriptiva
Kolektiboa
Tipo
Invitados