2016 urtean hasi genuen ibilbidea, Outline. Pentsamendu kritikoa entretenimendu eta hiperaktibitatearen gizartean izeneko saio sortarekin. Bertan, gizarte posmodernoaren konplexitateaz aritu ginen.
2017an Outlinek Esploratzaileak. Pentsamendu kritikoaren inguruko irakurketa taldeari bidea eman zion eta abian ipini genuen gai berriei lekua eman nahian. Hiru urte hauetan, postfeminismoa, nostalgia, hezkuntza, teknologia berriak, kontsumismoa, adikzioak edo ongiaren ekonomia landu ditugu, beste hainbat gairen artean.
Eseri, entzun, partekatu, buruari eragin, eztabaidatu, arnasa hartu eta saiotik fresko ateratzeko aukera paregabea da hau. Gizarte garaikide honen esploratzailea izan nahi duzu?
Otsailak 26 -- Bestelako afektu politika baterantz
Saio honetan “El matrimonio anarquista” (Hurtado & Ortega, 2021) liburuaren egileak izango ditugu gonbidatu bezala. Beraien bikotean bertan ematen diren maitasunaren dimentsioen inguruan solastuko gara, izan ere, hura ez baitute inguru zapaltzaile bezala bizi, munduaren etsaitasunaren aurrean harreman sentikorra aldarrikatzeko tresna politiko bat bezala baizik. Begoña Méndez eta Josep Nadal Suau, birtualki izango ditugu bidelagun idatzi duten liburuari buruz sakontzeko.
Irailak 25 -- Sinesgaiztasunaren aroa: egia-osteaz pandemia garaian
Sare sozialek biderkatu egiten dute eguneroko albisteak eta gertakariak kontsumitzeko abiadura. Horrela, gero eta zailagoa da iristen zaigun informazioa bereiztea. Testuinguru horretan asko hitz egiten da egia-osteari buruz, eta terminoa hiztegietan jaso da. Baina zer zentzu du kontzeptu honek? Gezurra, sinesgaiztasuna, fake news-ak... Nola garatu dezakegu pentsamendu kritiko bat saturazio diskurtsiboaren erdian?
Egia-ostearen kontzeptua eta horrek gure bizitzan duen eragina aztertuko ditugu.
Urriak 23 -- Sinesgaiztasunaren aroa: egia-osteaz pandemia garaian
Saio honetan, egia-ostearen terminoan sakondu duten bi pertsona izango ditugu gonbidatu: Agustin Arrieta (EHUko irakaslea) eta Irati Zubia (EHUko doktoregaia). Egia-ostea zer den, zer sintoma dituen eta zer arrisku dituen azalduko dute, baita Hannah Arendtek gai horrekin lotuta egindako gogoeta batzuk ere. Ziurgabetasun garaietan, elkarrekin hitz egiteko eta pentsatzeko espazio bat irekiko dugu.
Azaroak 27 -- Harremanak. Zergatik ematen du min maitasunak?
Maitasun-harremanekin lotzen ditugun gauza asko eraikuntza kulturalak direlako premisatik abiatuta, hurrengo hiru eztabaida-saioetan sakondu eta konplexutu nahi ditugu gaur egungo maitasun-moduei buruz: haien inplikazioak, mugiarazten dituzten afektu-sareak, horiek gauzatzen diren diskurtsoak.
Azaroko saioan, hasteko, Eva Illouzen Por qué duele el amor liburua irakurriko dugu, gaiari ikuspegi soziologikotik heltzeko.
Urtarrilak 29 -- Maitasun-aukeraketa (edo ez)
Saioan zehar ikuspegi ezberdinetatik maitasunaren gaiari heldu dioten zenbait egileren ekarpenak landuko ditugu. Eva Illouz-en azterketetan sakontzen jarraituko dugu ere, eta haren "maitasun aukeraketa" ekologikoaren ideian, ikuspegi soziologiko batetik. Alain Badiou-ren "Elogio del amor" liburua ere izango dugu hizpide, filosofiatik gertuago. Azkenik, Brigitte Vasallo pentsalari eta aktibistaren esanei sarreratxo bat egingo diegu, betiere gure maitasun harremanek hartzen dituzten formekin lotuta.
Eseri, entzun, partekatu, buruari eragin, eztabaidatu, arnasa hartu eta saiotik fresko ateratzeko aukera paregabea da hau. Gizarte garaikide honen esploratzailea izan nahi duzu?
Reserva: Esploratzaileak
FechaInicio: 2021-11-27
FechaFin: 2021-11-27
FechaAlta: 2021-08-09
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: EU + ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: BFEA935B-7327-4D98-99AA-5AC80CDD84BF
Fecha: 2021-11-27
HoraInicio: 11:30
HoraFin: 13:30
Plazas: 15
TituloEvento: Exploradores
TituloEventoEU: Esploratzaileak
Sala: MEDIALAB - LIB
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa