Descentrar la mirada para ampliar la visión, ikerketaren helburua da kultur-baliabideak esleitzen dituzten erakunde eta pertsonei zuzendutako gomendio batzuk bildu eta sistematizatzea, “aniztasun”-irizpideak dituen ikuspegi “inklusiboa” txertatu ahal izateko. Ikerketa hau ardatz puntual batzuen inguruan egituratzen da, hala nola arrazismoa, immigrazioa, sexu-disidentziak eta kapazitismoa. Horretarako, berrikuspen bibliografikoaren bidez eta hilero bilerak eginez lan egiten dugu pertsona talde batekin, gai batzuei buruz sakontzeko.
"Descentrar la mirada para ampliar la visión" Lucía Egañak eta Giuliana Raccok koordinatzen duten taldea da; Tjasa Kancler, Silvia Albert Sopale, Sally Ferneaux, Helena Vinent eta Francisco Godoy-ren etengabeko aholkularitza daukana.
Lucía Egaña, Bartzelonan bizi den artista da. Praktika artistikoaz gain, idazketa, ikerketa, pedagogia eta praktika autoinstituienteak lantzen ditu. Bere lanak kultura altuaren eta baxuaren arteko harremana, high-tech eta low-fi, ipar eta hego harremanak, sexualitate disidenteak eta metodologiak jorratzen ditu. Arte bisualetako ikasketak, sormenezko dokumentaleko master bat eta Ikus-entzunezko Komunikazioko doktorego bat egin zituen. Gaur egun, Instituto de Estudios del Porno, Musea M.A.M.I., Cooperativa de Técnicas, Centro de Estudios de la Naturaleza Extractiva (CENEx) eta Pluriversidad Nómada kolektiboetako kide da, eta kultura-erakundeetan "inklusibotasun-praktikei" buruzko "Descentrar la mirada para ampliar la visión" ikertaldean lan egiten du.
http://luciaegana.net