Subtitulo
Iraultza egitea da kontu oso zahar baina ahaztuak berriz bere lekuan jartzea
Texto Destacado

Jean-Marie Straub eta Danièlle Huillet zinemagileen atzera begirako honek zinemaren historian funtsezko izan diren bi egileren obra ez ezik, XX. mendeko film-proiektu koherente eta garrantzitsuenetako bat aurkezten du.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Honako atzera begirako hau aurkezten dizuegu Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak: Iraultza egitea da kontu oso zahar baina ahaztuak berriz bere lekuan jartzea. Hamaika saio bilduko dituen atzera begirako honetan, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileen lana izango da ardatza. Chema Gonzálezek eta Manuel Asínek komisariatutako foku bat da, eta Reina Sofía Museo Nazional Arte Zentroak antolatu du, Espainiako Zinematekarekin lankidetzan.

 

Zikloak, zinemaren historian funtsezko izan diren bi egileren obra ez ezik, XX. mendeko film-proiektu koherente eta garrantzitsuenetako bat ere aurkezten du. Straub eta Huilletek molde zinematografikoak desegiten dituzte, irudi-soinuekiko harreman berriak proposatzeko, hainbeste miretsitako Cézanne, Griffith, Mallarmé, Chaplin edo Schoenberg-en gogo bertsuarekin. Haien lanean, ondorioz, hala molde artistiko bat nola oraina eteteko modu politiko bihurtzen da zinema.

 

 

Atzera begirakoan, itzulpen berriak eta berritutako kopiak sartu dira, eta zikloaren komisario Manuel Asín arituko da aurkezle-lanetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dokumentazioa

 
 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Zikloa