Texto Destacado

Tabakalerak 5 urte beteko ditu kulturaren nazioarteko zentro gisa irailaren 11n, eta asteburu guztian zehar publiko guztientzako ekitaldiak hartuko ditu eraikinak.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Tabakalerak bost urte beteko ditu irailaren 11n nazioarteko kultur zentro gisa ateak zabaldu zituenetik eta irailaren 10etik 12ra, publiko guztiei zuzendutako programa berezia prestatu dugu. Bost urtetan eginiko ibilbidea gogoratu eta bere garrantzia azpimarratuko da asteburuan zehar, eta bizi dugun ziurgabetasun garai honetan kultura bere forma guztietan aldarrikatzeko unea izango da. Une ezohiko batean datorren urteurrena da eta bisitari guztien segurtasuna bermatzea izango da Tabakaleraren ardura nagusiena.

 

 

Eraikinak hartuko dituen ekitaldien artean, aipatzekoa da eraikineko 0 solairuan ikusgai dagoen eskultura monumentalaren inaugurazioa: Julio Le Parc artistaren "Kuboa". Horretarako, eta osasun-krisiaren bilakaerak hala ahalbidetzen badu, Le Parc artista frantziar-argentinar ezaguna gure artean izango dugu ostegunean. Horrez gain, Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketaren aurkezpena egingo da. Florian Wüst komisarioaren eskutik ezagutuko dugu arte plastikoen eta teknika zinematografikoen artean sortzen diren loturak aztertzeko ibilbide bat proposatzen duen erakusketa. Tabakalerako zine-aretoa izango da asteburu horretan puntu beroenetako bat, izan ere, emanaldi berezi batzuk programatu ditugu, aurkezpenak eta zuzeneko musika izango dituzten proiekzioekin, besteak beste.

 

 

Asteburuan, gainera, ekitaldi gehiago izango dira, hala nola eraikinera bisita gidatuak, mahai-inguruak eta beste hainbat ezusteko.

 

 

Urteurrena ospatzeko antolatutako jarduetara sarrera doan da, baina lekua erreserbatu behar da. (0'90€ emisio gastuak).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5. URTEURRENEKO EGITARAUA

 

 

 

 

 

Irailak 10, osteguna

 

 

 

 

Irailak 11, ostirala

 

 

 

 

 

 

 

Irailak 12, larunbata

 

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua
Futura?
No