Subtitulo
Tolosako Samaniego eskolarekin
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Jolastu, jolastu eta jolastu! Tolosako Samaniego herri ikastetxean garatutako Eskola aldiriak IV edizioko proiektuetako bat da.


Egitasmo pedagogiko hau, eskola komunitateak (gurasoak, ikasleak, irakasleak) zuen behar eta desio batetik sortu zen. Prozesuari garrantzi handia eman zaio (ez soilik emaitzak); hasieratik lantalde bat eratu zen (zuzendaritza, Tabakalerako hezitzaile bat, gurasoen ordezkaritza, eta eskolako proiektu ezberdinen arduradunak) zeinetan garapenaren pauso guztiak elkarlanean diseinatu diren.


Ikasleak izan dira ibilbide guztian eragile eta urte osoan zehar garatu diren dinamika eta jardueren bidez, hausnarketa, ikerketa, diseinua, erabakiak hartzea eta esku hartzearen protagonistak izan dira.


Jolas-garaian, eskolan ematen diren jolas, ekintza eta harremanei so egin ondoren, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleek egunerokoan faltan botatzen dituzten jolas eta ekintza berriak gehitzeko proiektuak garatu dituzte:


Hirugarren mailakoek ezkutalekuak gehitu nahi zituzten eta horretarako Garaion Sorgingunearekin lanean aritu dira zumez egindako labirinto bat eraikitzen. Laugarren mailan aldiz, orekarekin lotutako bizipenak bilatu zituzten eta slack-line, armiarma sareak eta hamakak gehitu zizkioten patioari. Bosgarren mailakoen kasuan, zirkuituak eraikitzeko gogoa agertu zuten. Horretarako, zenbait tamaina eta formako ibilbideak sortu zituzten. Seigarren mailakoek lasai eta gustura egoteko txokoak eta topaguneak desio zituzten eta Maitri Ugalderekin maketak egin ondoren, patioko hiru txoko eraldatu zituzten.


LABURPEN BIDEOA



Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados