Tabakalerak ikus-entzunezkoaren arloan antolatutako lantegiek osatzen dute Laborategiak: nazioarteko nahiz bertako profesionalek gidatutako saioak, euren sormen prozesu eta esperientziak partekatu ditzaten tailerreko parte-hartzaileekin.

Tabakalerak ikus-entzunezkoaren arloan antolatutako lantegiek osatzen dituzte Laborategiak: nazioarteko nahiz bertako profesionalek gidatutako saioak, euren sormen prozesu eta esperientziak partekatu ditzaten tailerreko parte-hartzaileekin.
Horrela, ikus-entzunezkoa ikusi, pentsatu eta sortzeko espazio berria ekarriko dute tailer hauek; finean, Irudi Mugikorraren alorrean garapen intelektual nahiz kreatiboarentzako testuinguru berria eskaini nahi du proiektu honek, Tabakalerak aintzat hartzen duen praktika garaikidea baita ikus-entzunezkoarena.
Profesionalei edota ikus-entzunezkoetan interesa dutenei zuzendutako laborategi hauek tailer formatua dute, eta goiz zein arratsaldetan burutzen dira. Bi egunetik, aste betera bitarteko iraupena izan dezakete, proposamen bakoitzaren ezaugarrien arabera, eta 15-20 parte-hartzaileko taldeak sortuko dira laborategi bakoitzeko (aldez aurreko izen-ematea beharrezkoa da).
Orobat, laborategien garapena Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak daukan zinema programarekin lotuta daude Laborategiak; izan ere, tailerrekin batera gonbidatuen lan zinematografikoari zenbait hurbilketa egiten baitzaizkio Fokuak programan.
