Subtitulo
Teknologia eta fabrikazio hiritarraren 6. astea
Texto Destacado

Eginzaleak! topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera abenduaren 11tik 15era izango da.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eginzaleak! topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Hirikilabs, Tabakalerako kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko eraren isla dira.


Eginzaleak! astean zehar, eginez pentsatzeko modu honetan murgiltzeko eta ulertzeko jarduera ezberdinak izango dira. Abenduaren 12tik 15erako astean zehar ekimen ezberdinak antolatuko dira laborategian egitearen praktika hauen inguruan. Larunbatean, proiektu eta proposamen ezberdinak biltzen dituen azoka egingo dugu, publikoari irekia, edonork teknologia eskura duenean sormenerako, zein gizartearekin lotutakoak, garatzeko irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena.


Aurten, gainera, Eginzaleak! asteak Rehogar diseinu irekia eta berrerabileraren inguruko proiektua izango du gonbidatu berezi.


Rehogar X deialdiak hamargarren edizioa ospatu du 2018 honetan eta urtero egiten den prozesu honen emaitza den erakusketa, laborategian izango dugu bi hilabetetan zehar. Honez gain lantegi bat antolatuko dugu ere elkarlanean, Rehogar X erakusketan partaide den proiektu batekin Eginzaleak! astera hurbilduz.


 
Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa