Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Soinuak gure bizitzan duen garrantzia begi-bistan jartzeko lantegiak dira hauek. Jasotzen, erreproduzitzen eta sortzen ditugun soinuetan eragina izateko ditugun aukerak esploratzea da helburua.

Lantegi hauetan soinu-fenomenoetan arreta jarriko dugu eta horiek ezberdintzen ikasiko dugu. Era berean, soinuko gai ezberdinetan oinarritutako tresnak erabiltzen ikasiko dugu, soinu-iturrien erregistroetatik eta landa-grabaketatik hasi eta gure soinu-pieza propioak sortu arte, norberak egindako gailu/instrumentu txikietatik igaroz.

Isiltasuna ez da existitzen, soinuak guztian gainezka egiten du. Izan gaitezen fluxu amaigabearen parte!

 

Urtarrilak 25
Objektu durundatzaileak

Edozer gauza bilakatu daiteke instrumentu. Gure inguruan ditugun objektu arruntekin (freskagarri latak, egur zatiak, metalak…) musika-tresna bat eraikiko dugu. Mikrofonoekin konbinatuko ditugu egiten duten soinua anplifikatzeko eta, horrela, soinu-ekipoarekin konektatu ahal izango ditugu. Diseinu eta material desberdinek gure belarrietara dardarak modu desberdinean transmititzen dituztela egiaztatuko dugu, instrumentu bakoitzak soinu propioa duela, alegia.

 

Otsailak 22
Soinu-ehundura. Armiarma sarean barrena

Soinu oro da beste soinu batzuekiko harreman eta irakurketa berriak sortzeko gai, aldi berean sendoa eta ahula den sare bat ehundu arte. Konbinazioak amaigabeak dira. Lantegi honetan mota askotako soinu-fitxategiak nahastuko ditugu, aurretik parte-hartzaileek grabatutakoak. Prozesu horretan gure arreta soinu-sorkuntzaren prozesuetan jarriko dugu, bai formari bai kontzeptuari dagokienez.

 

Martxoak 27 
Gure artean, unibertso ikusezinak dardar egiten du

Oraingo honetan osziloskopio / espektometro bat eraikiko dugu soinuen dardararen irudikapen bisualarekin esperimentatzeko helburuarekin. Tresna horien bidez, batzuetan gure burmuin / belarri / soinu-deskodegailuek dardara esanguratsu bezala hautematen ez dituzten uhinen kontziente izatea lortuko dugu, baita nola burmuinak jaso ez dituen dardar horiek, espazioa zeharkatzen duten heinean, gure gorputzean eragina baduten.

 

Apirilak 27 (Data aldatu da, eta 26an izan ordez, apirilaren 27an izango da)
Zuzeneko sormena. Zuzeneko saioa edo estudioko grabaketa nola prestatu eta ipini

Aurreko saioetan agertu diren galderak direla eta Fluxu amaigabearen saio bat zuzeneko set baten muntaira eskeiniko diogu. Sekuentziadoreak, nahasketa mahaiak, kableak eta mikrofonoak frogatzearekin zalantzak argituko ditugu, aretoan modu praktikoan muntatzen ditugun bitartean. Ordenagailu eta kontroladore batez osatutako oinarrizko DJ set batekin hasiko gara gero, aukerak gehituz eta nahastuz, instrumentu multiforme bat osatuko dugularik.

 

Maiatzak 31
Circuit Bendingera sarrera

Fluxu amaigabearen azken saioan esploratze ahalera handia duen Circuit Bending edo zirkuito modifikazioa ezagutuko dugu. Praktika hau espresio molde zoragarria bihurtu duten artista desberdinen lanak deskubrituko ditugu, lan eder eta harrigarriak ikusiz. Soldagailua hartuta, nahi ditugun objektu soinudunak birmoldatuko ditugu (soinu giltzarriak, jolasak, speak and spell…). Ez galdu jolasteko eta esperimentatzeko aukera hau.

 
Descripción Corta

Soinuak gure bizitzan duen garrantzia begi-bistan jartzeko lantegiak dira hauek. Jasotzen, erreproduzitzen eta sortzen ditugun soinuetan eragina izateko ditugun aukerak esploratzea da helburua.

Temática
Tipo de actividad
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si