La muerte de Louis XIV, Albert Serra, Frantzia-Portugal-Espainia, 2016, 115', JBAES (urtarrilak 7), JBAEU (urtarrilak 27)
Albert Serra zuzendariaren pelikula bat beti da zine munduarentzat gertakizun bat. Bere azken obra 1715 urtean kokatzen da, abuztuan. Paseo bat ematetik itzultzerakoan, Luis XIV-k hankan min handia sentituko du. Hurrengo egunetan, erregeak bere eginbeharrekin jarraituko du baina lo egitea kostatzen zaio eta sukarrak suntsitzen du. Gogogabe eta indarrik gabe, bere osasuna ahultzen doa piskanaka. Frantziako historiako monarka garrantzitsuenaren agonia motel mingarriaren hasiera da.
Albert Serraren pelikula berria, europako zinemagile garaikide handietakoa, erregearen logelan gertatzen da bere osotasunean. Agonia hori sakonki deskribatu zuten Saint-Simon eta Marqués de Dangeau-ren memorietan oinarrituta, Serrak erregearen erretratu bikaina egiten du Jean-Pierre Léaudek hezurmamitua. Serrak azaltzen du: “Pelikularen objektua eta denbora bi aste horietako itxialdia dira, Luis XIV-k bere ohearen aurretik kortesano, elizagizon eta ministro guztiak pasatzen ikusi zituen denbora. Baina ez da inola ere ez tratatzen Frantziak nola bizi dituen hamabost egun horiek, bere Erregearen galera, hiltzeko prestatzen den gizon baten historia da pelikula, sufrimenduan eta intimitatean, nahiz eta erregea izan.
Cannes Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztua eta Jean Vigo sariaren irabazlea.
Albert Serraren pelikula berria, europako zinemagile garaikide handietakoa, Louis XIV erregearen logelan gertatzen da bere osotasunean.