Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Nola sentitzen dira Tabakalerara sarri datozen gazteak? Zer harreman dute eraikin barruko espazioarekin? Nola erabiltzen dute? Nola bizi dute?

«Tabakalera zurea ere bada; ikasi maitatzen, eta defenda ezazu!» lemapean, Harrotu Ileak! proiektuak hausnarketa bat proposatzen du bi zentzutan: alde batetik, erabiltzen duten inguruari buruzko gogoeta sustatzen du gazteen artean, inguru propio gisa uler dezaten eta eskubide eta betebeharrei dagokienez esku har dezaten; eta, bestetik, erakundeen hausnarketa sustatzen du, bertako espazio publikoen erabilera eta okupazioa definitzeko.

Oihane Espúñez eta Felipe Polanía artista egoiliarrek, Tabakalerako bitartekaritza-taldearekin batera, eraikinera sarri etortzen diren gazteekin elkarrizketa izateko abian jarri duten prozesu baten parte da erakusketa hau. Gazteok gehien erabiltzen duten gunea bosgarren solairua da (Prisma).

Lehen urrats gisa, 2017ko otsailean, Prisman erakusketa bat antolatu zuten gazteen identitatea lantzen duten hainbat artistaren argazki sorta batekin, gazte-mugimenduen inguruko hainbat irudirekin eta zenbait bideoklipen erreprodukzio-zerrenda batekin. Argazki-sorta hori erakusketa honetan bertan ikus daiteke, bigarren solairuko eremuan.

Lehen esku-hartze horietan oinarrituz, gazteekin harreman zuzena izatea proposatu du lan-taldeak, eta Tabakaleran beren burua azaltzeko eta tailer zehatzetan parte hartzeko gonbita egin die. Horrela, bada, elkarrizketaren bigarren uneari bide eman zaio, eta hainbat proposamen sortu dira bertatik: bideoen inguruko tailerraStreetdance Open Training arratsaldea, rap proiektua eta erakusketa honetan biltzen diren 60 argazki inguru.

 

Descripción Corta

Oihane Espúñez eta Felipe Polania artista egoiliarrek Tabakalera eraikinera sarri bertaratzen diren gazteekin elkarrizketa bat hasi dute euren kezkak ezagutzeko

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si