Harrotu Ileak gazteen, Tabakaleraren eta hainbat artisten arteko lankidetza-gune gisa planteatzen den epe luzeko proiektua da. Topaketarako, sorkuntzarako eta eztabaidarako espazio hibrido bezala irudikatzen da. Bere garapenean erreferente bihurtu da hirian egoera zaurgarrian bizi diren Donostiako gazte askorentzat.
Urteak dira Tabakalerara etortzen diren gazteekin lan egiteko aukerei buruz galderak egiten hasi ginela. Nola sentitzen dira maiztasunez etortzen diren gazteak? Zer harreman dute eraikin honetako espazioekin? Nola erabiltzen dituzte, nola bizi dituzte? Zer erreferente kultural dituzte? Eta zeintzuk ekoizten dituzte? Galdera horiek eraikinaren espazio irekiez egiten dugun erabileraz, tabako-fabrika zaharraren korridore eta izkinen okupazioaz eta ‘gazte’ etiketari egozten dizkiogun usteetaz pentsatzearekin zuten zerikusia. Harrotu ileak proiektuaren jatorria galdera horien inguruan Oihane Espuñez eta Felipe Polaníak CAPP proiektu-deialdien baitan egindako lanean dago. 2017/18 ikasturtetik aurrera Tabakalerako hezkuntza arloak abiatzen du proiektu bezala. Lehen gogoeta haiek denbora gutxian igaro ziren ostiralero agertzen zirenen beharrizanetan zentratzera: Donostiara iritsi berriak ziren pertsonak, zaurgarritasun- eta arrazakeria-egoera etengabean bizi zirenak.
Proiektuak, alde batetik, espazio seguru eta lasai baten beharra asetzen du, non harremanak afektutik eta beste “zerbitzu” batzuen logiketatik kanpo eraikitzen diren; ostiral arratsaldero sortzen den harreman-gune bat.
Bestetik, arte-praktiketatik lan egiteko espazio bat eskaintzen du, kolektiboki bestelako iruditeriak eraiki ahal izateko. 2017az geroztik garatutako sorkuntza-prozesuetan bideoak, dantzak, rapak, argazkiak, zinemak, pinturak edo antzerkiak aukera eman diete partehartzaileei zuzenean eragiten dieten gaiez jarduteko, hala nola justizia sozialeko kontuak eremu publikoan, ikuspuntu anti-arrazista batetik estereotipoak eta estigmak auzitan jarriz. Harrotu ileakek lagundu nahi du bestetasuna objektu gisa irudikatzearen logikatik, irudikatzen duen subjektu/agente logikara igarotzen. Gurutzaketa kultural zein identitarioen eta denentzako eskubide kulturalen beharra ikusaraziz. Tabakalera bezalako kultur erakundeak gizartean eragina duten prozesu kultural eta artistikoen bultzatzaile izaten jarrai dezaten. Prozesu hauek sortzaile talde zabal baten lankidetza izan dute.
Azkenik, gurutzagunea ere izan nahi du proiektuak, taldea dibertsifikatu eta ezaugarri desberdinak dituzten gazteei irekitzea izanik helburuetako bat.
Harrotu ileak gazteekin lantegia da. Tea hartu eta astea zer moduz joan den kontatzeko asteroko topaketa bat da. Film bat da. Antzerki pieza bat da. Arropa marka propioa sortu duten gazteak dira. Afektuz, tentsioz, desioz eta itxaropenez betetako espazio bat da, batzuetan betetzen direnak eta besteetan betetzen ez direnak. Gure hezkuntza praktika gehien tentsionatu duen proiektua da. Harrotu ileak gertatzen eta mugimenduan dagoen zerbait da, inoiz estatiko geratzen ez dena.
Harrotu ileak La Caixa Gizarte Ekintzak hautatu zuen Art for Change deialdian, honek sorkuntzaren bidez eraldaketa eta hobekuntza sozialak bilatzen dituzten proiektuetarako finantzaketa bideratzen du.
Proiektuaren sekuentzia / ibilbidea
Proiektuaren abiapuntua, CAPP proiektu-deialdiko bi artista bitartekarirekin. Gazteenganako gerturatze eta diagnosi prozesua. Argazkigintzari, bideo eta soinuaren inguruko lanketa. Erakusketa eta argitalpen baten sorkuntza.
Artista kolaboratzaileak: Oihane Espuñez, Felipe Polanía.
Proiektuaren jarraipena Tabakalerako hezkuntza arlotik. Gizarte hezitzaile figuraren partehartzea. Musika-esperimentazio lana eta bideoklip baten sorkuntza.
Artista kolaboratzaileak: Maite Arroitajauregi “Mursego”, Javi Pez, Juantxo Arakama, Telmo Trenor, Ainhoa Olaso.
Antzerki-prozesua artista marrokiar zein estatalekin. Zapalduen antzerkia.
Artista kolaboratzaileak: María Zapata Hidalgo, Houssni Al-Moukhlis, Zahrat Essawssan, Ainara LeGardon
2019/2020
Art for Change deialdiko dirulaguntza. Darkum kultur elkartearen sorkuntza. Bideoa, dantza eta serigrafiaren inguruko sorkuntza-prozesuak.
Artista kolaboratzaileak: Julieta Juncadell, José María Aviles, Oliver Laxe, Rachid Farhan, Zahrat Essawssan, Asteazkenak komandoa (Maddi Zumalabe y Jon Aranguren)
Erro(re)tik proiektuarekin lotura. Darkum elkartearen proiektu-kudeaketa eta Tabakalerarekin akordioa. Serigrafiari buruzko lanak eta berreraikitze espazioa (bizikletak, etab.).
Artista kolaboratzaileak: Garikoitz C. Murua, Asteazkenak komandoa (Maddi Zumalabe y Jon Aranguren)
2021/2022
Arte bizietatiko gorputz eta testu-lanketa. Donostiako Antzerki gazte jardunaldietan partaidetza, HAFLA pieza eszenikoarekin.
Artista kolaboratzaileak: Nagore Etxabe, Telmo Trenor, Xanti Agirrezabala
2022/23
Irudiaren, errepresentazioaren eta argazkilaritzaren inguruko lana. Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu erakusketaren gauzatzea, urtean zehar landutako materialekin. Artista kolaboratzaileak: Javi Julio, Lua Ribeira, Nagore Legarreta.
2023/24
Errepresentazio kolektiboarekin eta zine experimental analogikoarekin lana. Filma kolektibo bat egitea, esperientziak partekatuz, pasarteak bilduz, irudi eta iruditegiak eraldatuz eta hitza hartuz. Filmatzea, irudi, soinu eta mugimenduen arteko konbinazioa gisa ulertuta; filmatzea, taldearen prozesuan bidelagun den tresna bezala.
Sueños de viernes laburmetraiak lekuz aldatzen diren, ibiltzen diren, igeri egiten duten, aurrera egiten duten gorputzei buruz hitz egiten du. Elkar lagundu, komunikatu eta antolatzen diren gorputzak. Gorputzetan inskribatzen diren mugimendu konplexuak, oztopoak, mugak, agurrak, murruak, familia, itxaropena, iristea. Lekuz aldatzea, bidaia; potentzia, aukera eta etorkizun gisa. Artista kolaboratzaileak: Maddi Zumalabe, Zinelab kolektiboa (Maite Alonso eta Unai Ruiz). Maria Elorza eta Mikele Landaren parte hartzearekin.