Texto Destacado

Hiria eta bestelako politikak programa iritsi da 2017-2018ko ediziora, eta oraingoan ideia hau aztertuko du: arkitektura indarkeria sortzeko eta eragiteko tresna izan daitekeela.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

2013an jarri zen abian Hiria eta bestelako politikak eta gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa den horren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea du xede proiektuak, bai hiriaren bai lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz.


Hurrengo bi urteetarako bere horizonte programatikoak lurraldea zehazten duten distortsio eta indarkeria dispositiboen funtzionamendua, forma eta mekanismoak mugatu nahi ditu, honela, botere formetan oinarritutako praktika espazialak arazo gisa aztertzeko.


2017-2018ko edizioan ideia hau aztertuko dugu: arkitektura indarkeria sortzeko eta eragiteko tresna izan daitekeela eta, beraz, baita gatazka garaikideen kontaketei buruzko informazioa barne hartzen duen euskarri fisiko ere. Gorputzek jasaten dituzten indarkeriei buruzko kontaketaren konplexutasuna erakusten duten gertakizun eta ekintzen erregistro ere bada arkitektura. Boterearen geografiak argitzen dituen lekuko, eragile edo aparatu bezala arkitekturak oinarrizko rola jokatzen duen egiturak aditzera ematen saiatuko da programa. 


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Programa