Wikipedian parte hartu nahi duzu? Donostiari buruz idatzi gabe dagoen liburuko egile izan nahi duzu? Goazen guztion artean lan hau aurrera eramatera!
Nahikoa da Donostiari buruz dakizun hori idazteko prest egotea. Zure esku dago koma batekin, lerro batekin, paragrafo batekin edota artikulu oso batekin zure aletxoa jartzea.
Bilduko ditugun artikulo sortarekin Donostiari buruzko liburu bat argitaratu nahi dugu urte amaieran, eta parte hartu duten guztien artean banatu.
Saioa bi zatitan banatuko da:
-
10:30 – 11:30: Wikipedian idazteko formakuntza
-
11:30 – 13:30: Donostiari buruzko artikuluak sortzeko saioa (bitartekarien laguntza egongo da)
Ekintza hau DSS2016EU, Donostia Kultura, Udal Euskara Zerbitzua, Berdintasun atala eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin elkarlanean antolatzen da.
Wikipedian parte hartu nahi duzu? Donostiari buruz idatzi gabe dagoen liburuko egile izan nahi duzu? Goazen guztion artean lan hau aurrera eramatera!