Tuning scores honako galdera hauenganako hasierako hurbilketa zentzuanitza da: Zer “ikusten dugu” dantza ikusten dugunean? Zer “ikusten dugu” dantzatik beretik ikusita jarrita? Partiturek barruko eta kanpoko komunikazio lanabesak eskaintzen dizkigute, baita mugimendua norberak sentitzen edota interpretatzen dugun modua erakusten ere. Ikusmena, ukimena eta entzumena zentzumen nagusi gisa erabiltzen ditugunean, geure gorputzaren esanahi eta iritziak agerikoak bilakatzen dira, orduan hasten da akzioan-elkarrizketan-aritzeko jokoa espazioaren, denboraren, mugimenduaren, eta esperientziak osatzeko nahiaren gainean. Esplorazio horiek diziplinen arteko muga-lerroak gurutzatzen dituzte, dantzaren eta performancearen sorrera prozesuari hasierako itxura emanez.
Azaroaren 21a eta 25a bitarte Azalan egingo den tailerraren ostean, zortzi sortzailek osatutako talde batek lan egiten jarraituko du aste betez (azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte) Lisa Nelsonekin, laborategi formatuan, Tabakaleran.
Laborategia EndPlay: An Observatory izeneko aurkezpenarekin itxiko da: dantza baten jaiotzaren lekukoak izango gara bertan, ekintza bakarrean eratorria, gorputzaren irudimenaren bidezko kutsatzea, ondorioen dantza, iritziaren antzerkia, gorputzaren zirkunstantziak argitzen dituzten arreta eta asmoen bat-egite galkorra.
'Tuning scores' Lisa Nelson-ek zuzendutako lantegia eta laborategian honako galdera hauenganako hasierako hurbilketa zentzuanitza da: Zer “ikusten dugu” dantza ikusten dugunean? Zer “ikusten dugu” dantzatik beretik ikusita jarrita?