Leonardo Torres Quevedo Iguñako bailaran jaio zen (Cantabria). Bere familia Bilbon bizi zen eta bertan, Instituto Vizcaino-an egin zituen lehen ikasketak. bide ingeniaria zen eta orohar garraio makinak garatzen aritu zen (transbordadoreak, dirigibleak, bimaran-a), kalkuluan aditu izan zen ere (analogiko eta digitala), distantziako kontrola garatzen saiatu zen (telekinoa) eta automatekin ere saiakaerak egin zituen (ajedrez jokalaria). Honez gain beste hainbat arlotan ere saiakerak egin zituen, hala nola, dianemologoa edo hirian barneko gida sistema bat garatuz. Nolabait maker baten propotitpoa izan zela esan genezake.
SummerLab honetan egun hauetan hirian Tores Quevedori zuzenduriko beste ekimenak izango direla baliatuz duela 110 urte eraikitako Uliako transbordadorearkin lotu nahi izan dugu gure aktibitatea. Garraio bide honek 280 metroko luzera zuen eta 28 metroko desnibela libratzen zuen. Bidea hiru minututan burutzen zen, 18 pertsonentzako kaiolan.
SummerLab-aren barnean antolaturiko lantalde honekin ondare teknikoa maker tresnen bidez berreskuratuko duen lantalde bat sortzea da helburua. Honetarako honako ekimenak antolatuko ditugu.
Osteguna 13
12:00 Hitzaldia
Torres Quevedo, "obstinado guerrillero de la invención"
18:00 Bisita gidatua
Uliako transbordadorearen aztarnetara bisitaldia. Uliako Lore Baratzen parketik abiatuta. Bertan Uliako jolas parke eta teleferikoaren maketa bat dago uztailaren 7tik. Josu Aramberri eta Francisco González.
Ostirala 14, (10:00-14:00)
Teleferikoaren kabina 3d inpresio bidez sortzeko lantegia. Hirikilabsen.
SummerLab-aren barnean antolaturiko lantalde honekin ondare teknikoa maker tresnen bidez berreskuratuko duen lantalde bat sortzea da helburua. Honetarako honako ekimenak antolatuko ditugu.