Subtitulo
Herri ekimena eta teknologia sozialak
Texto Destacado

SummerLab’17 udako kanpamendu itxura hartzen duen lantegi kooperatiboa da.Aurtengo edizioak Herri ekimena eta teknologia sozialak ditu aztergai.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

SummerLab’17 udako kanpamendu itxura hartzen duen lantegi kooperatiboa da, besteak beste, teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta ikaskuntza bezalako gaien inguruan.


Aurtengo edizioak Herri ekimena eta teknologia sozialak ditu aztergai eta maker-ak, ekintzaileak, ikerlariak, sortzaileak, eta orohar, edozein hiritar bilduko ditu Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore Baratzetan lau egunez luzatuko den topaketak.


Teknologia sozialak subirautza digitala eta kultura librearen sustatzaile bezala izango dira aurtengo SummerLab-aren gai nagusi edo muina. Gai hau nodo tematiko ezberdinen arteko lotura proposamen bat besterik ez da, nodoen arteko erlazio hau zentzu zabal eta begirada ezberdin eta kontrakoak lantzeko aitzakia bezala hartuta, topaketako partehartzaile eta antolatzaileak, finean, beraien artean oso desberdinak izan daitezkeelako. SummerLab-a eta Hirikilabsek adibidez teknologiak modu kritikoan lantzen dituzte eta Uliako Lore baratzen proiektuak aldiz, bizilagunek kudeatutako ekimena izanik ez du apenas teknologiaren testuinguruarekin erlazio handiegirik.


Hau dela eta gai-proposamen honek teoria eta praktikaren arteko intersekzio bat planteatu nahi du, herri mugimenduaren eta hacktibismoaren artean edo instituzioen eta erlazio informalen artean bezala. Kanpamenduaren helburua era berean, erabiltzaileek proposatu eta kudeatuako duten aktibitate programari esker komunitate anitzen arteko topaketa sustatzea da.  


 


Funtzionamendua:


SummerLab-a lan dinamika ezberdinak, topaketak eta aisiarako uneak uztartzen dituen lau eguneko topaketa da, eta bertan partehartzaileek osatu eta antolatzen dituzte lan eta aktibitate agendak haien ekarpen eta elkatrukeekin. Funtzionamendua pertsona edo kolektiboek era autonomoan gidatu eta proposatutako gaietan oinarritutako nodoetan antolatuta dago eta  nodo bakoitza era berean era anitzetan antolatu daiteke, lantalde bezala, mahai inguru moduan edota praktika eta esperimentazio gune gisa, esaterako. Gune hauetaz gain publikoari zuzenduriko ekimenak ere izango dira, hitzaldi, lantegi edo topaguneak besteak beste. Hona hemen proposatutako nodoak:


 







Taldeak hausnarketa eta proposamenak lortzeko metodologia ezberdinak tartekatuko  ditu: talde dinamikak, ezagutuz ikastea, katxarreoa, eztabaida, antzerkia… Helburua teknologiaren inguruko hausnarketa kritiko eta kolektiboa egitea izango da esplorazio prozesuan berezko diren aspektu ludikoak aprobetxatuz.










Uliako lore baratzen kasua hartuta bertan erabilgarria eta aplikagarria den diseinu prozesu partehartzailea jartzea dugu asmo. Lantalde honen helburua tresna eta berreabilpen modu ezberdinak erabilita parkean beharrezkoak diren elementu edo altzariak sortzea da.










Talde honek SummerLab-a eta orohar maker logikak Torres Quevedo ingeniariarekin eta batez ere honek duela 110 urte Ulia mendian jarritako aire tranbiarekin erlazionatu nahi ditu. Tranbia honek Uliako goikaldea Gros auzoarekin lotzen zituen, 280 metroko bidea 3 minututan eginez: Taldeak ondare hau publikoari ezagutarazteko aktibitate ezberdinak antolatuko ditu, Uliako atrakzio parke ohiari bisita eginez, transbordadorea 3D inpresioarekin sortuz eta orohar logika maker, domeinu publikoa eta ondarea uztartzeko beste aktibitateak planteatuz.









Lan mahai honek estilo eta mugarik gabeko soinu tramankuluen sorrerarako proposamen ezberdinak hartzen ditu bere baitan. Taldean teknika eta ezagutza ezberdin guztierarako lekua dago, klasikoak zein modernoak izan, egiteko modu eta ezagutzen elkartrukea eta fusioa sustatzeko helburuarekin. Instrumentu elektronikoak, softwarea, automata musikalak, betiko instrumentuak, erritmo bisualen instrumentuak, soinu instalazioak etab.









Smart City terminoa barruraino sartu zaigu, horrek dakarren logika eta karga ideologikoaren zamarekin. Aldiz, inoiz baino aukera gehiago dago, hiritartasun kritiko batetik, teknologiaren apropiazioa egin eta hiri eredu komun baterako hauek baliatzeko. Horien artean kokatzen dira LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sareak. Sare horiekin esperimentatu eta zenbait ekimen martxan jartzeko aukera izango dugu tailerretan.









Airbnb eta Donostiaren kasua landuko ditugu apirilean egindako Airbnb efektua lantegiaren jarraipen bezala. Nodo honek dataren inguruko lanketa, instituzio eta gaiaren inguruan adituekin hitzaldi eta eztabaidak proposatuko ditu.





Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Programa