Datuak herritarren eta administrazioaren artean ondasun komun gisa kudeatzeko ideiari buruzko topaketa da hau, Data Commons Lab talde irekiaren jardueren baitan. Horretarako, eragileen eta egitasmoen arteko trukerako espazio bat sortu nahi dugu: administrazioko eta beste erakunde batzuetako ordezkarien eta herritar aktiboen artekoa.
Topaketaren helburua da elkarri azaltzea zer egitasmo dauden martxan, zer behar dauden eta zer baliabide erabil daitezkeen, lurralde desberdinetako egoeren antzekotasunak aztertzeko eta baliabideak, datuak eta tresnak partekatzeko aukerarik dagoen ikusteko.
Herritarrek zein bide eta prozedura ofizial dituzte Donostian eta Euskadin administrazioari datuak eskatzeko? Eta beste hiri batzuetan? Beste bide batzuk ireki beharko lirateke herritarren eta administrazioaren artean? Herritarrek, beren hiriko datuak kontsultatzeaz gain, datuen kudeaketan parte har dezakete? Nork erabakitzen du zer argitaratzen den eta zer ez?
Topaketa 15 minutuko hitzaldi txikiz osatuta egongo da. Hitzaldi horietan, esperientziak partekatuko dira, eta gero, denbora bat utziko da denen artean eztabaidatzeko, irteten diren zeharkako gaiez hitz egiteko, galderei erantzuteko...
Hizlariak:
Herri-ekimenak
- David Cabo (Fundación Civio)
- Ángel Ambroj (Observatorio Ciudadano Municipal de Zaragoza)
- Stéphane M. Grueso (Ciudadano Político)
- Concha Catalán (Opengov)
- Sergio Salgado (X-Net)
Administrazio publikoa
- Adolfo Antón (DataLab Medialab Prado)
- Alberto Labarga (Iruñeako Udaleko partaidetzarako zinegotzi ohia)
- Imanol Argüeso (Opendata Euskadi)
Datuen kazetaritza
- Jesús Escudero (El Confidencial)
- Martín González (The Economist)
Eragileen eta egitasmoen arteko trukerako espazio bat: administrazioko eta beste erakunde batzuetako ordezkarien eta herritar aktiboen artekoa.