Subtitulo
Hiritar ikerketa eta teknologiaren erabilera soziala
Texto Destacado

SummerLab udaleku kooperatiboak askotariko gaiak jorratuko ditu, hala nola ingurumenaren hiritar ikerketa, datu publikoen irekiera, sareko pribatutasuna eta gastronomia, hackerren ikuspegitik.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

SummerLab udako kanpamentu bat da, aldi baterako topaketa kooperatibo bat, teknologiarekin, kultura digitalarekin, diseinu irekiarekin eta baterako ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dituena, eta alor horietan erreferente diren tokiko, estatuko eta nazioarteko egitasmoak batu nahi ditu.

 

SummerLab topaketaren hirugarren edizio honetan elkartuko dira herritar jakin-nahiak, teknologiaren aktibistak eta ikerketaren alorreko pertsonak, hiritar ikerketatik abiatuz askotariko gaiak jorratuz, hala nola ingurumenaren hiritar ikerketa, datu publikoen irekiera, sareko pribatutasuna eta gastronomia, hackerren ikuspegitik.

 

 

SummerLab 2018ko gai nagusia hiritar ikerketa izango da; zehazki, aztertuko da hiritar ikerketak zer funtzio betetzen duen kultura-, sormen- eta laborategi-espazioetan erreferente diren egitasmo eta proiektuak bideratzeko eta herri-kultura parte-hartzaile bat sortzeko. Ezagutza lortzeko, beharrezkoa da ikertzea, eta kolektiboek eta herritarrek, ikerketa praktikan jarriz, jakintzak gehitzen dizkiete ikaskuntzarekin lotutako hainbat egitasmori, hala nola aldarrikapen- edo aktibismo-proiektuei eta ahalduntze kolektiboko prozesuei. Nori ez litzaioke gustatuko galderei hobeto erantzun ahal izatea datu edo ebidentzietan oinarrituta?

 

 

Topaketan, hiritar ikerketaren zenbait esperientzia ezagutuko ditugu, eta praktika kolektibo horren bitartez informazioa lortzeko, informazioa lantzeko eta emaitzak ateratzeko moduak ulertuko ditugu.

 

 

Zenbait herri-mugimenduk eginiko ikerketa-prozesuak izango dira topaketa honen ardatz nagusia. Lantaldeek proiektuak garatuko dituzte, eta, horrekin batera, jendaurreko tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak antolatuko dira.

 

 

 

 

 

Lantaldeak eta publiko orokorrarentzako lantegiak

 

 

SummerLaben funtzionamendua bi dinamikatan bereizten da. Lehenengo dinamika, irekia, goizez egingo da, eta proiektuak taldean garatzea izango du helburu. Pertsonek edo kolektiboek osatuko dituzte lantaldeak, eta hizlari edo jardueretako aditu gisa gonbidatutako pertsonetako batzuek lagunduko diete; lantaldeok proiektuak garatzeko talde gisa, eztabaida-nodo gisa edo esperimentazio-gune gisa antola daitezke.

 

 

Bigarren dinamikan, arratsaldez, jarduera publikoak egingo dira, tartean solasaldiak, hitzaldiak eta tailerrak. Helburua da baterako proiektuak sortzeko bide ematea, bi dinamikak konbinatuz eta gaien eta pertsonen lankidetzari eta nahasteari esker.

 

 

Hirikilabsek, topaketa honen bitartez, aukerak sortu nahi ditu bai bere komunitatean bai laborategiko programetan jendea esploratzen edo esperimentatzen ere ari dela erakusteko, eta, ildo horretatik, jatorri desberdinetako egitasmoak elkarrekin nahasi nahi dira, eta lankidetzak sakon garatu.

 

 

 

 

 

Ardatz tematikoak

 

 

Zenbait lantaldek parte hartuko dute SummerLab topaketan; batzuk jada aktibo daude Hirikilabsen, eta beste batzuk, berriz, proiektu eta hiri desberdinetan ikertzen duten pertsona eta kolektiboek osatzen dituzte, eta lanerako gune bat izango dute euren lana sakontzeko eta ezagutarazteko. Gainera, SummerLabeko jardunaldietan proiektu bat garatzeko erronkari aurre egin ahal izango diote (prototipoak, sare berriak eratzeko aukera, taldeen arteko nahasketa). Taldeetako bakoitzak hainbat jarduera publiko proposatuko ditu bere lana ezagutarazteko eta jorratzen dituzten gaien inguruan informazioa zabaldu edo hitz egiteko espazioak sortzeko. Jarduera guztietarako, izena emateko formulario bat bete beharko da.

 

 

 


 

 
   
 
 

Hangar-en, IMVEC Espazio Kutsatuak Monitorizatzeko eta Zaintzeko Institutuaren eta Hirikilabsen arteko lankidetzatik sortutako GAIMeC taldea aldian-aldian biltzen da birtualki, ingurune kutsatuekin, hiritar zientziarekin, naturarekin eta naturaren bilakaerarekin lotutako gaiak lantzeko. Bileretan askotariko gaiak jorratu dituzte: arkitektura bisuala, online segurtasuna, hardware librea duten proiektuen diseinua eta prototipatzea, eta ingurumenaren hiritar ikerketa, besteak beste. Horrez gain, hainbat jarduera ere egin dituzte, hala nola Urumea ibaian lohiaren laginketak egiteko tailer bat eta kutsatuta egon litezkeen eremuetan usainak neurtzeko probak.

 

Taldekideak elkarrekin bilduko dira urte osoan egindako proiektuak partekatzeko eta haietan sakontzeko, eta ingurumenaren ikerketan interesa duten pertsona oro gonbidatuko dute parte hartzera, ikasteko eta jendearekin gozatzeko espazio ireki bat delako.

 

 

 

Taldeak, halaber, zenbait jarduera publiko proposatuko ditu:

 

  •  

    Puxikekin argazkiak egiteko tailerra


  •  

    Minetest-ekin mapeatzeko tailerra


  •  

    Uraren eroankortasunaren sentsorearen tailerra - Niñes


  •  

    Dokumental-proiekzioa (Thecolorsmountain.org)




  •  
  •  
 
   
 
 

Data Commons Lab lantaldea Hirikilabsen elkartzen da 2018aren hasieratik, datuen analisiari eta bistaratzeari buruz eztabaidatzeko eta ekoizteko. Halaber, laborategiaren jarduera publikoen lerro bat garatzen laguntzen du Montera34 kolektiboarekin batera. Taldeak jarraipena ematen dio Hirikilabsen 2016an eta 2017an zenbait tailerretan datuekin egindako lanari, eta datuei buruz hausnartzeko balio du; datuak, hain zuzen, guztion ondasuna dira, herritarrek, administrazioak eta sektore pribatuak elkarrekin zaindu eta kudeatu beharrekoa, eta batzuetan beharrezkoa da liberatzea edo itxituretatik nahiz beste jabetze batzuetatik babestea. Talde gisa dituen helburuetako bat da eginez ikastea, errealitate konplexuak ahalik eta modu objektibo eta zehatzenean ulertu ahal izateko.

 

Summerlab 2018 topaketan, Data Commons Labek lantalde ireki bat osatuko du informazioaren, datuen eta datu-bistaratzearen inguruan interesa eta ezagutzak dituzten pertsonekin, eta euren dinamikak, gaiak eta antolatzeko modua erabaki ahal izango dituzte topaketan. Era berean, jarraipena emango zaie Data Commons Laben lantzen diren dinamikei.

 

Taldeak proposatutako jarduerak:

 

 

 

  • Topaketa: Datuen hiritar behategia



  •  
  •  
 

Herritar batek zein bide eta prozedura ofizial ditu Donostian eta Euskadin administrazioari datuak eskatzeko? Eta beste hiri batzuetan? Kanal berriak ireki behar dira herritarren eta administrazioaren artean? Herritarrek, datuak kontsultatzeaz gain, parte hartu al dezakete beren hiriko datuen kudeaketan? Nork erabakitzen du zer argitaratzen den eta zer ez?

 

Summerlab 2018ren barruan, Montera34k datuak guztion ondasun gisa kudeatzeko ideiaren inguruko topaketa bat egin nahi du herritarren eta administrazioaren artean. Horretarako, eragileen eta egitasmoen arteko trukerako espazio bat sortuko dugu:

   

 

 

Topaketaren helburua da elkarri azaltzea zer egitasmo dauden martxan, zer behar dauden eta zer baliabide erabil daitezkeen, lurralde desberdinetako egoeren antzekotasunak aztertzeko eta baliabideak, datuak eta tresnak partekatzeko aukerarik dagoen ikusteko.

 

  • Datuekin ekoizteko tailer irekia



  •  
  •  
 

Montera34k, era berean, lanerako gune bat jarri nahi du, hasita edo aurreratuta dauden proiektuak edota ideia soilak ekartzeko eta haiei bultzada kolektibo bat emateko. Data Commons Labeko lantaldean zenbait proiektu eta ideia daude martxan; bada, haiekin bat egin dezakezu, edo berri bat ekarri.

 
   
 
 

The Very Private Group taldea pribatutasunaren inguruko jakin-nahiak sortu zuen. Talde honek, dibulgazio-proiektuen eta herritarrak kontzientziatzeko proiektuen bitartez, herritarrak ohartarazi nahi ditu datuen ekonomiaren eta Internet erabiltzean egiten diguten espioitzaren ondorioei buruz. Gure lehen proiektuak, Trackula, sarean uzten duzun arrastoa ikusarazten du. Summerlab-en, metafora hori mundu errealera eramango dugu.

 

Taldeak proposatutako jarduerak:

 

 

 

  •  

    Cookificando el mundo real izeneko proiektu eta tailerrean, errealitate fisikoan esperimentatuko ditugu Interneten izan ohi ditugun interakzioak, pribatutasunari dagokionez dituzten ondorioei erreparatuz.


  •  

    Autobabes digitalerako tresnak: Hitzaldi honetan, zure online pribatutasuna hobetzeko erabil ditzakezun tresnez eta teknologiaz arituko gara. Ekarri zeure ordenagailua, eta eraman pribatutasuna etxera.


  •  

    Norenak dira gure datuak? (2018-06-05) solasaldiaren ostean, hitzaldiarekin lotutako gai posibleak sortu ziren, baita beste hizlari batzuekin lankidetzan aritzeko proposamena ere, eta, hala, plataforma handien distraitzeko eta limurtzeko moduez hitz egin zen.

     

    •  

      Tabakaleraren barruan routerren eta halakoen bidez egin daitekeen jarraipena agerian jartzeko ariketa bat.


    •  

      Autobabeserako tresnen inguruko tailerra: Bi orduko tailer bat, tresnak eta alternatibak deskubrituz joateko.




    •  
    •  



  •  
  •  
 
   
 
 

Sormenezko diseinuari buruzko esperimentazio-, prototipatze- eta fabrikazio-nodo honetan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan egingo da arte-diziplina baten inguruan, edota horri buruz hausnartzen eta esperimentatzen duten artistekin. Emaitza fisiko bat lortu nahi da (prototipatzen den hori), prototipoa testuinguruan jarriko duen dokumentazioarekin batera, eta performance bat ere sortzen bada, are hobeto.  Dinamikaren alderdi garrantzitsuena da maila kontzeptualean ez gelditzea, baizik eta tailerrean gauzatzea. Ez dugu prototipo handirik egin nahi; ideia indartsuak eta ganorazko hurbilketa materialak lortu nahi ditugu.

 

Taldeak proposatutako jarduerak:

 

  •  

    Prototipatze-ideiei buruzko solasaldi irekia eta eztabaida.


  •  

    Prototipatzea eta esperimentazioa + gorputz-dinamika edo -tailerra.




  •  
  •  
 
   
 
 

Food Hack Lab laborategiaren helburua da nekazaritzako elikagaien arlorako irtenbideak aurkitzea maker hurbilketa baten bidez. Askotariko interesak dituen jendea elkartzen da hemen, eta asmoa da teknologiak eta produktuak ikertu eta garatzea, teknologia libreak eta ezagutza irekia erabiliz. Oro har, makinak, produktuak eta prozesuak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, ekitaldiak antolatzen ditugu eta edukiak argitaratzen ditugu informazioa zabaltzeko xedez.

 

Food Hack Lab irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, nagusiki Tabakalerako (Donostia) Hirikilabs laborategian lan egiten duena, eta topaleku horretako parte-hartzaileen ekimenez sortu zen, talde ireki gisa.

 

Taldeak proposatutako jarduerak:

 

  •  

    DIY hartzitze-tailerra




  •  
  •  
 

 

 
   
 
 

Talde honek Refugeoly, hain zuzen, Monopoly famatuan oinarritutako jolasan oinarritutako dinamika proposatzen du, non jokalariak babesleku batera iritsi nahi duten errefuxiatuak baitira. Jolas hau Grezian eta Turkian errefuxiatuta daudenen laguntzarekin eta lekukotzekin diseinatu da. Heziketa-proiektu honen bitartez, agerian jarri nahi da joan-etorrian dabiltzan eta etsirik dauden pertsona horien zeharkaldi gogorra.

Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa