Subtitulo
Varvara & Mar artista bikotearen instalazio robotiko interaktiboa
Texto Destacado

Dream Painter Varvara & Mar artista bikokeak sortutako eta Medialab Tabakalerak eta Teknikerrek ekoiztutako instalazio robotiko interaktiboa da eta publikoaren ametsak margolan kolektibo bihurtzen ditu. 

Multimedia
Imagen
Dream Painter
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
Abe. 22 - Urt. 23
Pasada?
Si
Descripción Larga

Dream Painter instalazio robotiko interaktiboa da eta publikoaren ametsak margolan kolektibo bihurtzen ditu. Lanak hainbat atal ditu: interakzio-geltokia, robot margolaria eta sormen-kodifikazioa, ahozko hitza mihisearen gaineko arte bilakatzen duena.

Denok egiten dugu amets. Amets batzuk goizean gogoratzen ditugu, beste batzuk, aldiz, desagertu egiten dira. Sarritan, ez dugu ulertzen gogoratzen duguna bukaeraraino. Sigmund Freud psikoanalista ezagunak ahalegin handiak egin zituen ametsen analisiaren bitartez gizakien inkontzientea ulertzeko. Freudek benetan uste zuen ametsen munduak giza adimena ulertzeko balio zuela. Die Traumdeutung (Ametsen interpretazioa) liburu famatuan honako hau baieztatzen du: “Ametsen interpretazioa adimenaren jarduera inkontzienteen ezagutzara heltzeko benetako bidea da” (Sigmund Freud, 1899).

Lanak hainbat galdera garrantzitsu proposatzen ditu, esaterako: uler dezakete makinek gure inkontzientea? Zer gertatzen da algoritmoak gure ametsei zentzua emateko, geure burua guk geuk baino hobeto ulertzeko gai badira? Ba al dago konfiantza-mugarik gizakiaren eta teknologiaren arteko harremanean?

Dream painter hiru partek egindako lana da, TabakaleraTekniker eta Varvara & Mar, eta helburu gisa du gizaki-robot konfiantzaren gaia sorkuntzaren ikuspegitik jorratzea. Sorkuntza berri hori instalazio bat da; bertan, bisitariek haien ametsak kontatzen dizkiote gailu bati eta beso robotiko batek, erabiltzaileek emandako informazioa jaso ostean, ulertu egiten du eta ametsen bere interpretazioan oinarrituta mural bat margotzen du. Teknikerrek, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko teknologietan espezializatutako teknologia-ikergune nagusiak, gizaki eta roboten arteko interakzio emozionala aztertzeko interesa agertu zuen, robotika kolaboratiboaren inguruan egiten duten lanean ezagutza berriak eskuratzeko, berrikuntza-prozesuak ezartzeko eta beren lana herritarrei hurbiltzeko. Hortik abiatuta, Varvara & Mar artistek gai horiek lantzeko instalazio batean lan egitea proposatu zuten.

Kredituak:

Varvara & Mar ( Varvara Guljajeva eta Mar Canet)

David Pello

Rocco Roncuzzi

Jaime de los Ríos

Tabakalera

Tekniker

Kuka

Imagen Listado
Imagen
Dream Painter
Año
2022
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados