Varvara & Mar Varvara Guljajeva eta Mar Canet artistek 2009an sortutako bikote bat da. Beren jardunean gizarte-aldaketak eta teknologiaren aroaren inpaktua alderatzen dituzte.
Artista bikote honek beren artelanak nazioarteko hainbat azokatan izan dituzte ikusgai, hala nola hauetan: MAD (New York), FACT (Liverpool), Santa Mónica (Bartzelona), Barbican eta V&A Museum (Londres), Ars Electronica Museum (Linz), ZKM (Karlsruhe)...
Varvarak (Estoniako Tartu hirian jaioa) Arteko doktoregoa egin zuen Estoniako Arteen Akademian. Halaber, Bitarteko Digitaletako masterra egin zuen Lübeckeko Unibertsitateko (Alemania) ISNM (International School of New Media) erakundean, eta Informazioaren Teknologiako lizentzia ere bai Estoniako Teknologia Unibertsitatean. Gaur egun, Bitarteko Konputazionalen eta Arteen irakasle atxikia da Hong Kongeko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean (GZ).
Mar Bartzelonan jaio zen, eta Tallinneko Unibertsitatearen Zinema, Bitarteko, Arte eta Komunikazioaren Baltikoko Eskolako Cudan proiektuko ikerketa-bekaduna eta doktoregaia da. Eskola horretan lan egiten du adimen artifizialaren (AA) eta arte interaktiboaren arloan. Interfazearen Kulturetako masterra egin zuen Linzeko Arte eta Diseinu Unibertsitatean. Marrek, halaber, Artea eta Diseinua ikasi ditu Bartzelonako Diseinuko Goi Mailako Eskolan (ESDI) eta Bideo Jokoen Garapeneko ikasketak ere egin ditu Erresuma Batuko University of Central Lancashire (UCLAN) unibertsitatean.