Altitude handiko globoak (HAB) zientzialariek mundu osoan duela urte asko erabiltzen dituzten instrumentuak dira, besteren artean atmosfera ikertu, zerutik argazkiak hartu edo klima aztertzeko.
Azken urteotan eta kostu baxuko hardwarearen agerpenari eta mundu mailan barreiaturik sortu diren zientzia hiritar ekimen ugariei esker, teknika hauek nahitaezkoa den kuriositatea eta esploratzeko grina duen edozein pertsona edo kolektiboren eskura geratu dira.
Abuztuan eginiko lantegian misio bat martxan jartzeko beharrezkoak diren ezagutza eta materialak errepasatu ondoren, irrati bidezko jarraipena eta lokalizazio sistemetatik abiatuta, jaurtiketaren inguruko legedia eta ezaugarri fisikoak, edo hegaldiaren ibilbideari dagozkion kalkulu eta parametroak ezagutu ziren.
Lantegiaren emaitza bezala EKI-1 misio globoaren jaurtiketa egingo da irailaren 7an Getariako Malkorbe hondartzan, eguraldiak hala ahalbideretzen badu behintzat.
EKI1- sonda Hirikilabsen Aranzadi elkartearen kolaborazioarekin batera lanean diharduen Astronomia hiritar lantaldearen proiektu bat da.
Abuztuan Summerlab 2019an eraikitako globo estratosferikoaren jaurtiketa Getariako Malkorbe hondartzan.