Paper mozketak sortzen dituen sormen aukerak ikaragarriak dira, bereziki haiekin paisaia, figura edota objektu abstraktuak eraikitzeko hainbat orri gainjartzen badira.
Lantegi honetan paper mozketaren arte zoragarrira hurbilduko gara (“papercut” gisa ere ezaguna). Plano ezberdinak erabiliz ilustrazioak sortzen ikasiko dugu. Elementu bakoitzari sakontasuna eta forma nola ematen zaien ikasiko dugu eta sortu daitezkeen efektu bisual ezberdinekin esperimentatuko dugu. Hortik aurrera, imajinatu, frogatu eta teknika liluragarri honek eskaintzen dituen aukera amaigabeez harritzen utziko ditugu gure buruak.
Zer da papercut-a?
Papercut teknikak papera moztearen arteari egiten dio erreferentzia. Jatorriz Txinan sortua da, baina izen desberdinak hartuz munduan zabaldu da. Tradiziozko eta ikuspuntu zurrunetik, mozketa paper pieza bakarrean egiten denez beste estiloetatik desberdintzen da, collagean adibidez zati desberdinak eta baita materialak ere elkartzen baitira. Denboraren poderioz garatu eta beste teknika batzuekin nahasi egin da.
Lantegi honetan paper mozketaren arte zoragarrira hurbilduko gara (“papercut” gisa ere ezaguna).