Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.
Proiektu irekien hamaikagarren deialdi publikoan izena emandako proiektu hauek aurkeztuko dira ekitaldi honetan:
Nerd Farmer Tools.
Nerd Farmer landa eremura maker filosofia trasladatzeko mugimendua da. Lurra lantzeko zein abeltzantzarako DIY tresneria sortzea eta ikertzea da helburua.
EH Aerospace. Pegasus misioa
EH Aerospace 2016an hasi zen aurrekontu txikiko espazio-proiektu bat sortzen. Urte hauetan guztietan, hainbat koheterekin frogak egin ostean oraingo honetan Pegasus izeneko koehetea jarriko dute martxan. Horretarako erregaia egin, motor frogak burutu eta kohetearen osagai elektronikoak osatu behar dituzte.
Pelikula lehortzeko arma
Pelikula lehortzeko armairua eraikitzeko proiektua, armairuak 8mm-tik 35mm-tarako tamaina guztientzat arrastre sistema eta tenperatura kontrola izango du. Teknologia honen erabilera urria dela eta, horrelako tresneria gaur egun topatzea zaila egiten da eta proiektu honen bidez horri soluzio bat eman nahi zaio.
Mikro negutegi hidroponikoa
Hidroponia landareen lurrik gabeko hazte sistema da. Proiektu honetan Hirikilabsen gaur egun martxan dagoen sistema hidroponikoa osatu eta handitu nahi da automatizazioa, LED argiztapena edo bentilazio sistemak gehituz. Honez gain akuaponia proba bata egitea ere aztertuko da.
Energia berriztagarri unitate eramangarria
Eramangarria den energia berriztagarri unitate bat sortzea tamaina ezberdin eta eskalablea den litio bateria batzuetan oinarritua. Etxe bateko sare elektrikora gehituta kontrataturiko argindar potentzia jeistea ahalbideratuko luke
Precious plastic: labe eta injektorea
Precious Plastic mundu mailako plastikoa berrerabiltzeko proiektu irekia da. Proiektua osatzen duten lau makinetatik bi dagoeneko martxan daude Hirikilabse. Fase honetan labea eta iniektorea ekoiztea da helburua.
Irrati librea
Vhf/uhf kostu baxuko sistema sortu nahi da, osagarri libre eta eskuragarrietan oinarriturik eta irrati radioafizionatuen esparruan komunikazioko azken teknologiak kontutan izanda (aprs/sstv...).
Social cargo-bikes
Guk sortutako “cargo-bike”-ak izan ditzaketen erabilerak ikertu eta aztertuko dituen proiektua, hauen erabilera komunitario eta soziala sustatzeko. Proiektuan aukera ezberdinak diseinatu eta prototipatzeko saiakera egingo da bizikleta zaharren upciclying-a medio.
Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa.