Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

ZIN EX. Abstrakziotik algoritmora erakusketan nabarmentzen den ideietako bat da nola hasi ziren mundu osoko 60. eta 70. hamarkadetako artista, ingeniari eta programatzaileak ordenagailuen potentziala ikertzen. Nahiz eta garai hartako gizartea haren promesekin eta gaitasunekin liluratuta zegoen, egia esan, baliabide teknologiko horiek enpresetako eta unibertsitateetako ikerketa-laborategietan baino ez zeuden eskuragarri. Hori da, hain zuzen ere, Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroaren kasua. Espainiako estatuan lengoaia informatikoa ikertu zen lehen guneetako bat, eta berezienetako bat, izan zen. Urterik produktiboenetan, Kalkulu Zentroak forma esperimentalen automatizazioa aplikatu zuen arte plastikoetan, musikan, arkitekturan, medikuntzan edo bibliotekonomian, besteak beste. Horretarako, garaiko intelektual, artista, korporazio eta zientzialari aurreratu eta bizienekin harremanetan jarri zen.

Online topaketa honetan, Forma Plastikoak Sortzeko Mintegian (1969-73) jarriko dugu arreta. Informatikak arlo artistikoari nola eragin diezaiokeen erantzuteko ahalegin kolektiboa da, produkzio-prozesuen prototipatuaren, serializazioaren edo automatizazioaren bidez.

Hiru protagonistekin hitz egingo dugu horien inguruan: Mintegiaren koordinatzaile Ignacio Gómez de Liaño filosofo eta poeta, eta José Luis Alexanco artista plastikoa. Azken honek erakusketan parte hartzen du, garai hartan egindako obrekin eta Kalkulu Zentroko esperientziari buruzko hainbat dokumenturekin.

Descripción Corta

Online topaketa honetan, Forma Plastikoak Sortzeko Mintegian (1969-73) jarriko dugu arreta. Hiru protagonistekin hitz egingo dugu horien inguruan: Mintegiaren koordinatzaile Ignacio Gómez de Liaño filosofo eta poeta, eta José Luis Alexanco artista plastikoa. Azken honek erakusketan parte hartzen du, garai hartan egindako obrekin eta Kalkulu Zentroko esperientziari buruzko hainbat dokumenturekin.


 

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ignacio Gómez de Liaño eta José Luis Alexanco
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si