Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Kontatzeko bestelako modu bat: emakumeen presentziak, ausentziak eta errepresentazioak Donostia Zinemaldian (1953-1978)

 

«Argazki bat esanguratsua iruditzen zaigunean, iragan bat eta etorkizun bat eskaintzen ari gatzaizkio».

John Berger,

Another Way of Telling, 1982

 

Zinema-jaialdi bat, besteak beste, irudiak ekoizteko makina erraldoi bat da. Argazkiek bereziki, funtsezko garrantzia izan dute zinema-jaialdi handien iruditeriaren sorkuntzan.

2020-2021 ikasturtean zehar, Elías Querejeta Zine Eskolako ikertzaile eta ikasleek osatutako «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» proiektuko ikertaldeak Donostia Zinemaldiaren ikusizko historia aztertu du, Donostia Zinemaldiaren artxiboan eta Kutxateka bilduman gordetako argazkiak oinarritzat hartuta.

Lan horri esker, zehatz-mehatz aztertu dira Donostia Zinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko (eta zenbaitetan ezkutatzeko) erabili izan diren mekanismoak. Tradizionalki, emakumeak urte horietan Donostia Zinemaldian izandako presentzia irudi eta diskurtso gutxi batzuen gainean sortu zen, batez ere, emakumezko aktoreek alfonbra gorriaren gainean zuten presentzia agertzen duten argazkiak.

Donostia Zinemaldiaren argazki-ondareari buruz egindako lanean oinarrituta, Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren jardunaldi publiko honen helburua iruditeria hori zabaltzea eta begirada kritiko berrien esku ipintzea da. Utz ditzakegu agerian zentzu-geruzak, pantaila barruko eta kanpoko zinema-izarrek pizten duten lilura mediatikotik eta zinema-izar horiek objektifikatzetik harago doazenak? Berreskuratu ditzakegu artxibotik Donostia Zinemaldian, foku mediatikotik urrun geratzen diren lanbideetan jardun izan ziren emakumeen arrastoak, Sail Ofizialean lehiatu ziren emakumezko lehen zuzendarietatik hasita? Finean, jar dezakegu praktikan Donostia Zinemaldiaren historian emakumeek izan duten parte-hartzea kontatzeko bestelako modu bat?

EGITARAUA:

 

16:00 

“Sarrera: Donostia Zinemaldiko argazki artxiboaren deribak”

Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskola/Donostiako Zinemaldia)

 

16:40 

“Emakume zinemagileak Donostian: ikerketa kasuak (1953-1975)” 

Ekhiñe Etxeberria eta Laida Mendia (Elías Querejeta Zine Eskola)

Euskeraz, aldibereko itzulpenarekin.

 

17:00 

Etenaldia

 

17:15 

“‘Espainiak munduari eskaintzen dion irribarrea’: Zinemaldia baikortasun desarrollistaren metafora gisa (1953-1969)”

Aintzane Rincón (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Euskeraz, aldibereko itzulpenarekin. 

 

18:00 

“'Espainiako zinema berria’ Donostian: emakumezkoen irudikapen ereduak” 

(Endika Rey, Bartzelonako Unibertsitatea)

 

18:45 

Etenaldia

 

19:00

Emanaldia: Kilenc Hónap / Nueve meses (Márta Mészáros, Hungaria, 1976, 88')

Irati Crespok aurkeztuta (Donostia Zinemaldia)

*Proiekzio honetarako sarrera kostuduna da eta aparte erosi behar da.

 

ANTOLAKUNTZA: Donostiako Zinemaldia eta Elías Querejeta Zine Eskola

 
Descripción Corta

Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren barruan egindako saioa.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Zinemaldia 70: Historia posible guztiak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si