Imagen
Imagen
Anaitze Aguirre
Descripcion

EHUko Kazetaritza Departementuko irakaslea.

Ikasketa Feministak et Generokoak izeneko masterra burutu zuen unibertitate berean eta, gaur egun, migrazioak, arrazakeria, generoa eta komunikazioa batzen dituen doktoregoa burutzen dihardu. Programa horren barruan, emakume beltz afrikarren migrazioari eta haien irudikapen mediatikoari buruzko tesia egiten ari da. Disziplina-arteko ikuspegi batetik ikertzen du, antropologia feminista eta komunikazio ikasketak uztartuz. Bere helburua bi esparruak elkarrizketan jarri eta batzea da, eraldaketa sozialaren mesedetan.

15 urtez Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundean lan egin zuen, boluntario moduan jarraitzen du bertan, eta Irungo Harrera Sarearen parte da ere.

Disciplina
Tipo
Artistas y Creadores