Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren ekimena den Entzumen-behatokiak gonbita egiten digu komunikazioaren eta herritarren arteko hartu-emanei buruz pentsatzera, artesorkuntza garaikidetik, hizkuntzaren mugetatik, soinu-oztopoetatik eta elkarbizitza antolatzeko sortzen ditugun adostasunetatik abiatuta. Soinupaisaia gisa ulertzen dugun horretan kokatzen diren errealitateak hartzen ditu proiektu honek gogoan, eragiten diguten entzumen-arazo asko agerraraziz.
José Luis Espejo, Mikel R. Nieto eta Xabier Erkiziak koordinatzen duten instalazio, eskuhartze, topaketa eta egonaldiz osatutako proiektu honek arreta egiten die soinu-paisaian kokatutako errealitateei, eta azalerazi egiten dituzte eragiten diguten hainbat entzute-arazo. Entzumen-behatokiarentzat, lengoaia (hor baitago sonoritate nagusia guretzat) ez da komunikazio-tresna bat, bizitzeko modu bat baizik.
Antolatzailea: