Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua. DSS2016ren legatuaren parte da Ikusmira Berriak.
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa hiru ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).
Ikusmira Berriak lau egonalditan gauzatzen da: Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren (EIECINE) zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak, Estatuko zinemagileak eta nazioarteko zinemagileak.
Antolatzaileak:
Laguntzaileak:
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA