Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua. DSS2016ren legatuaren parte da Ikusmira Berriak.
Programak berrikuntzaren eta hizkuntza berrien alde egiten duten talentu berriak nahiz ekoizleak eta ikus-entzunezko industriak inplikatu nahi ditu. Horretarako sei asteko egonaldia eskaintzen du. Lehen lau asteetan, ekoizleek beren proiektuak landuko dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean, eta profesionalek eskola magistralak emango dizkiete. Sergio Oksman, John Paul Sniadecki, Nicolas Klotz, Oskar Alegría edo Andrés Di Tella zinemagileek, Ada Solomon, Fernanda del Nido, Koldo Zuazua edo Marianne Slot ekoizleek, edo Paz Lázaro eta antzeko jaialdi-programatzaileek lehen bi edizioetako egoiliarrak bisitatu eta aholkatu zituzten. Egonaldiko bosgarren astean, pitching-saiorako prestatuko dira: egonaldiko seigarren eta azken astean egin beharreko proiektuaren aurkezpena. Industriako profesionalei aurkeztuko diete, Donostiako Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren esparruan. Egoiliarrek haien proiektuetan laguntzeko interesa duten bertaratutako profesionalekin hitzorduak egiteko aukera izango dute, eta gainera, Zinemaldiko emanaldietara eta industria-jardueretara joateko akreditazioa izango dute.
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA