*OHARRA: Deialdian izena emateko epea, eta ondorengo fase guztien epeak egokitu egin ditugu agintariek ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, eta indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz.
Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 25era arte egongo da zabalik, eta ekainaren 4tik aurrera jarriko gara hautatuekin harremanetan.
Jai ikasketa-programak (JAI) uztailean hasiko du ibilbidea, eta arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izango da, uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean.
Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutu berri horren tutoreak, eta irakasle lanetan Katinka Bock, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta Zbynek Baladran beste hainbat artista arituko dira.
Gainera, Institutuak Ikerketa Batzorde bat izango du, Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberria (Tabakalerako (Donostia) CICCeko Arte Garaikideko arduraduna) eta programaren tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 16 partaideen aukeraketa egingo dutenak.
Informazio praktikoa:
Nola parte hartu? Proposamena bidali eskubiko formularioaren bidez.
Hizkuntza: Ingelesa
Matrikula: 300 €
Parte hartzeko epea: 2020ko otsailaren 21etik maiatzaren 25era (biak barne).
Ebazpena: 2020ko ekainaren 4an jakinaraziko zaie parte hartzaileei.
Deialdiaren oinarriak:
Jardun Artistikoentzako Institutua deialdia 2020 (pdf)
Jardun Artistikoentzako Institutuari buruzko informazio gehiago
Deialdi honen helburua da Tabakalerak eta Artiumek sortutako Jardun Artistikoentzako Institutua ikasketa-programan parte hartzea.