Sienako kontserbatorioan pianoa ikasi zuen, Pier Narciso Masiren tutoretzapean.
1998an Pisako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, eta Damiano Damianiren laguntzailea izan zen Assassini dei giorni di festa (2002) filmean.
1999az geroztik, RAI Radiotelevisione italianarako kultura arloko programak, telesaioak eta dokumentalak zuzendu eta horietan parte hartu zuen, hala nola La storia siamo noi, Questo è il mio paese, Castelli da Scoprire, Frammenti.
2004az geroztik, hainbat zerbitzu dokumental egin ditu honako hauentzako: Rai, Regione Trentino Alto Adige, Regione Sardegna, Ministero degli Esteri, Ministero dell’Ambiente eta GKE batzuentzat, hala hola Erromako MAIS. Bereziki Afrikan eta Latinoamerikan egin zuen lan, besteak beste, honako lan hauetan: L’autostrada, 2005, Los piojos de Evita de 2007; L'esclusione sociale delle ragazze madri nei Paesi in via di sviluppo 2008, Storia dell'emigrazione sarda in Argentina 2011. Il romanzo del Sangiovese, 2014
2008az geroztik, Isabelekin lanean aritu zen editore, sound designer, kogidoilari edo making-of zuzendari gisa honako film labur hauetan: Ámár, 2008, Bajo la Almhoada 2011, Sailor’s grave, 2015, Amore d’Inverno 2015, Kutxa Beltza 2016.
Isabelen ondoan egon da El Sueño de la Sultana proiektua hasi zuenetik, eta making-of zuzendaria da.