Imagen
Imagen
Descripcion

Santiago F Mosteyrín (Madril, 1982) hainbat unibertsitate eta testuinguruetan trebatu da artista eta biologo gisa. Bere lanak azaleraren nozioa aztertzen du eta bi alderdi edo jarrera hartzen ditu ardatztzat: erotismoa eta erresistentzia, izaera performatibo handiko objektu edo irudien bidez. Honako erakundeetan aurkeztu du bere lana: Bulegoa z/b, La Fresh Gallery, Stedelijk Museum Bureau Amsterdam (SMBA), La Casa Encendida eta Fundació Pilar i Joan Miró Mallorca, besteak beste. Artista egoiliarra izan da Jan Van Eyck Academie-n, BilbaoArte Fundazioan eta Tammisaariko (Finlandia) The Croft/PROARTIBUSen. Irakasle gonbidatua da Universiteit Van Amsterdameko Artistic Research masterrean eta Codarts-eko (Rotterdam) eskolako dantza graduan.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores