David Lynch-en Eraserhead
EE. AEB. 1977. b/n. 90 min. NR-13
Sinopsia: Henry Spencerrek, gazte depresibo eta beldurti batek, txikitatik amesgaizto bitxiak
pairatzen ditu, eta amesgaizto horietatik askatzen saiatzen da bere irudimenaren bidez. Egun
batean, bere lagun Maryk etxera afaltzera gonbidatzen du; orduan jakiten du haur goiztiar eta
anker baten aita izan dela. Mary eta haurtxo bitxia Henryren etxean kokatzen dira, non
erradiadorearen atzean argiztatutako agertoki batek emakume baten presentzia erakusten
duen.
Materia
Fernando Junquerak eta Juanvi Forteak osatutako bikotearen musika ur lasaietan, baina, aldi
berean, aztoragarrietan dabil. Gitarra eta teklatuen arteko elkarrizketa honek korronte oniriko
trinkoak sortzen ditu, David Lynchek Eraserhead opera-priman duen iruditeriarekin bat
datozenak. Unibertso paraleloen komunio perfektua, sotiltasunez eta dotoreziaz nahasten
direnak eta adjektibo hauekin perfekziora egokitzen direnak: bakana, ederra eta asaldagarria.
Eraserhead, David Lynch, AEB, 1977, Materia taldearekin batera.