Orden
0
Equipo
Ciclo - Programa
Año
2022
Sinopsis

Udazkeneko ekinokzioak, hau da, eguneko eta gaueko orduak gutxi gorabehera berdinak izateak, urtaroaren hasiera ofiziala markatzen du. Udazkeneko denboraldia hasi ondoren, Lurrak orbitan jarraitu ahala, gauak luzatu eta egunak laburtu egingo dira, neguko solstizioko gaurik luzeenera iritsi arte.

Iluntasun etengabe hori aproposa izango da zinema-proiektagailuaren argipean babesteko. Tabakaleran, Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenaren ospakizunak eragindako geldialdiaren ondoren, bere jarduerari ekingo dio berriro.

Agatha Christiek bere azken-aurreko liburuan idatzi zuen moduan, oihala jaisten da, baina Zinemaldiaren erakundeak urteko 365 egunetan lanean jarraitzen du bere arlo zeharkakoenaren bitartez. Zehazki, hiru zinema-saio proposatzen ditu hurrengo hiruhilekorako, Zinemaldia PLUS fokuaren bidez:

Urriaren 22an aurkeztuko da ofizialki ZINE aldizkari akademikoaren ale berria; joan den uztailean argitaratu zen eta Antxon Eceizaren biofilmografiari eskainia dago. Aurkezpenean honako hauek hartuko dute parte: Donostia Zinemaldiko zuzendariorde eta Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política tesiaren egileak, Maialen Belokik; eta Beñat Sarasola ikertzaileak, zeinaren idazkiak ale horretan jaso diren. Ondoren, zinemagile donostiarraren Ke arteko egunak (1989) filma proiektatuko da, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen historiako lehen euskarazko filma.

Azaroaren 26an, Alessio Rigo de Righi eta Matteo Zoppis bikote italiarraren Re Granchio (2021) filma estreinatuko da Zinemaldia PLUS fokuan. Zinemaldiak zinemaldietako zuzendari eta programatzaileei eskaintzen dien gutun zurien esparruaren parte da filma, iaz Rotterdameko Zinemaldiko zuzendari Vanja Kaludjercic zuzendariarekin hasi zena. Re Granchio joan den Cannesko Zinemaldiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen eta Paolo Moretti zuzendari artistiko ohiak aukeratu du, Donostia Zinemaldiko New Directors sailean epaimahaikide-lanak egin dituenak.

Urtea amaitzeko, neguari ongietorria egingo zaio, eta ohi bezala, Z70 proiektuak antolatutako programa publiko batekin: historia posible guztiak. 2022. urteak, jaialdiaren 70. urteurrenak, Donostia Zinemaldiaren artxibo historikoa gordetzen eta ikertzen duen proiektuaren lehen zikloaren amaiera markatzen du. Abenduaren 15ean, azken lau urteetan egindako lanaren ondorioak aurkeztuko dira, artxiboko hainbat material bilduko dituen webgune berria argitaratuko da eta, talde arduradunaren aurkezpenekin batera, Clara Rusen ¿Cuáles son nuestros años? (2021) film laburra proiektatuko da. Clara Rusek Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) lehen promozioko ikasle gisa filmatu zuen, artxiboa lehen urratsak ematen hasi zenean.

                                                                                                                                                                                                                     Irati Crespo

Novedades
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen
Imagen Listado
Imagen
En Home
No