Zinema Tabakaleran bizi da urteko 365 egunetan eta Donostia hamabi hilabeteko zinemaldia da.
Euskaraz, Zinemaldia hitzak “zinema-garaia” esan nahi du; zehazki, dagoeneko Donostian irailean egiten den bederatzi eguneko ekitalditik harago doan garaia. El Festival participa en la Pantalla Compartida de Tabakalera ofreciendo una programación mensual a través de un foco denominado Zinemaldia + PLUS. Zinemaldiak partaidetza aktiboa izaten du Pantaila Partekatuan Zinemaldia + PLUS izeneko hileroko foku baten bidez.
Hainbat zinemaldik galdetzen dute, hala zinemaren industria nola zinemaldiak mutatzen eta beren lekua aurkitzen saiatzen ari diren garai gorabeheratsu honetan, norantz jo beharko duten etorkizuneko zinemaldiek. Donostiako Zinemaldiak estrategikoki egin du urte osoko zinemaldiaren alde. Horrek egiten du, besteak beste, zinemaldi hau bereizi: Tabakalera eraikinean dauden erakunde bazkideei esker egutegi luzean zehar egin daiteke, eta proiektu eta zinemagileak babes daitezke urte osoan.
Hori dela eta, Zinemaldia, gaur egun, filmak proiektatzeko, ikusarazteko eta sustatzeko esparruetatik askoz harago doa.
Zinemaldi eta egitarauekin egin ohi den hamabi hilabeteko hautaketa- eta lankidetza-jardunari bestelakoak ere gehitu zaizkio: zinema-proiektuak egiteko egoitzen bultzada (Ikusmira Berriak), Elías Querejeta Zine Eskola fundazioa eta bere partaidetza, Zinemaldian Pentsamendua eta Eztabaida izeneko arloa sortu izana, Zinemaldia 70: historia posible guztiak artxibo-proiektua, zinemari buruzko askotariko argitalpen eta ikerketetako partaidetza (adibidez, Zine aldizkaria) eta Tabakaleraren Pantaila Partekatuaren programazioa.