“EREIAROA: Europako Bauhaus berriaren esperientzia bat Gipuzkoan” webinarrera gonbidatzen zaitugu datorren urriaren 25an ospatuko duguna.
Saioan, Europako Bauhaus berriaren esparrua aurkeztuko da, bai eta kultura eta ingurumen sektoreen integrazioak hiri-berroneratzerako dituen aukerak ere. Besteak beste, EREIAROA proiektua ezagutzeko aukera ere izango dugu, Gipuzkoako ingurumen eta kultura sektoreak hibridatu dituen ekimen berezia izanik, eta Gipuzkoako lurraldean lantzeko inspirazio iturri izango diren hainbat ekimen eta proiektu ezagutzeko baita.
EREIAROA proiektua Aclimak gidatzen du, MediaLab-Tabakalerarekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Ekomomia Sortzailea programak diruz laguntzen du. Beraz, Ekonomia Sustapeneko zuzendari Iker Estensoro izango dugu hasierako ekitaldian.
Honekin batera doakizu saioaren programa informazio guztiarekin, eta ESTEKA honetan eman dezakezu izena.
Saioan, Europako Bauhaus berriaren esparrua aurkeztuko da.