Imagen
Imagen
Descripcion

Alex Reynoldsen praktika artistikoa lengoaia zinematografikoaren eta haren elementuen artean (soinua, erritmoa, eremutik kanpo, gatazka, tentsioa) ezartzen diren harremanen ingurukoa da. Elementu horiek elkarrekin hitz egiten dute, baina ez, nahitaez, ikusleak haiengandik espero duen logika tradizionalari jarraiki. Ikuslea, hain zuzen ere, funtsezko elementua da bere obran, eta filmen, performanceen, testuen edo soinu-piezen bidez interpelatzen du, narrazioarekin erlazionatzeko modu berriak azter ditzan, aurrez pentsatutako itxaropenak zalantzan jarriz.

Alex Reynolds (Bilbo, 1978) Brusela eta Berlin artean bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatu zen Londresko Central Saint Martins College of Art and Design ikastetxean. Haren lana arte garaikideko museo, galeria eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan erakutsi da, hala nola Sogn og Fjordane Kunstmuseumen (Norvegia), FID Marseillen (Frantzia), Koldo Mitxelnan eta Tabakaleran (Donostia), Komploten (Belgika), CA2Mn (Madril), Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldian, MITEn (Argentina), DA2n (Salamanca), Musikverketen (Suedia) edo Miró Fundazioan (Bartzelona).

 

Tipo
Invitados