Subtitulo
Xabier Salaberriaren lana
Texto Destacado

Esku-hartze artistikoaren abiapuntua Jorge Oteiza eskultoreak  egin zuen Homenaje al padre Donosti, Suite con el paisaje de Agiña (1959) harrizko frisoa da.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2022 AZA 17 - 2023 URT 8
Pasada?
No
Descripción Larga

Frisoa da Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) Tabakalerarako proposatu duen esku-hartze artistikoaren izenburua, baita bertan aurkezten den pieza nagusiari eman dion izena ere. Proiektuaren abiapuntua Jorge Oteiza eskultoreak (1908-2003) Donostiako Banco Guipuzcoano banketxerako egin zuen Homenaje al padre Donosti, Suite con el paisaje de Agiña (1959) harrizko  frisoa da. Hori sortu baino urte batzuk lehenago, Luis Vallet arkitektoak eta Oteizak, José Gonzalo Zulaika y Arregi, Aita Donostia, konpositoreari omenaldia egiteko enkargua jaso zuten, eta Agiña mendian (Nafarroa) kapera eta estela bana eraiki zuten. Testuinguru horretan sortu zen egun entitate finantzarioan dagoen frisoa, Agiñako konplexu monumentaleko hainbat ezaugarri dituena. 

Salaberriak proiektu honekin Oteizaren lan pedagogikoetan jarri nahi izan du azpimarra, baita eskultorearen alderdi ludikoenean ere, nahiko ezezagunak diren alderdiak. Frisoa instalazioa da Tabakalerako ping-pong mahaia egon ohi den guneko protagonista. Artista donostiarrak jatorrizko frisoaren berrirakurketa egin du haren proportzio berdinak mantenduz. Aukeratu duen hondo berdeak eta honi gainjartzen zaizkion objektuen konposaketak, Ben Nicholsonen billar-jokoak gogorarazten dizkigute. Nicholsoni erreferentzia Oteizaren frisoko erliebe abstraktuetan aurki daiteke batez ere, izan ere, artista ingelesaren obrak eragin nabarmena izan zuen Oteizaren lanean. Bestalde, Oteizak pedagogiari eskaini zion arreta Salaberriak lan-tresnekiko agertzen duen interesean islatuta aurki dezakegu, baita espazioaren ulermen eta jolasarekiko atxikimenduan ere. Artelan honekin batera ezohiko ping-pong mahaia sortu du artistak. Tabakalerako espazio horretan dagoen mahaiaren erreplika izan daitekeen eskulturak Oteizaren -eta Nicholsonen- alderdi ludikoena iradokitzen digu. Azkenik, altzairuan eta egurrean sortutako hirugarren eskultura bat aurki dezakegu.

Erakusketa hau Tabakalerak Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean antolatu du. 2023ko apiriletik aurrera erakusketaren aldaera zabalagoa hartuko du Oteiza Museoak. Banco Sabadell eta Artingeniumen lankidetzari esker ekoiztu da.  

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Esku-hartzea
Invitados
Texto para organizadores
Antolatzaileak
Texto para colaboradores
Laguntzaileak
Información Adicional
Nombre
FRISOA. Liburuxka
Archivo
salaberria_eus.pdf (4.53 MB)
Titular Invitados
Artista