Multimedia
Imagen
Izaskun Araluzea Tafeta TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/01/09-2023/03/05
Pasada?
Si
Descripción Larga

Azken urteotan, eta batez ere 2019az geroztik, asko marraztu dut. Nolabait azaltzeko, marrazteko modu propio bat eraikitzen joan naiz, konstantzian eta egunero lanean oinarritutakoa.  Akaso, astean hiru bider korrika egiten doana bezala da neure lan egiteko modua, konstantzia progresibo bat, zeinetan norberak bere ahulezi eta bertuteak topatzen dituen eta haietaz onena ateratzen ahalegintzen den.  Paralelismo hau egiterako orduan kirol indibidualak datozkit gogora korrika egitea edo igeriketa adibidez. Honen arrazoia, agian bakarrik marrazten dudala da, besterik gabe. Egunero ariketa berdinean gauza berriak topatzea litzateke gakoa.

Azken hilabete hauetan formatu handiko marrazkiak gauzatu ditut, eta batez ere horretan nago zentratuta. Marrazkietan argiak, koloreak eta mugimenduaz gain bibrazioa interesatzen zait, lerro finek tramaz osatutako egitura bat sortzen dute eta horrek bibrazio berezi hori.

Tabakalerako egonaldirako neure proposamena hortaz, prozesu bati jarraipena eta amaiera ematea litzateke. 2022an Eusko jaurlaritzako produkziorako diru laguntza jaso dut, eta horrek, estudioan denbora gehiago ematea eta lan plastikoan zentratzeko aukera eman dit. Hortaz nire proposamena da , azken hilabete hauetan bukatu gabeko materiala eraman hau eta berria sortzea eta nolabait amaiera moduko bat ematea, prozesu bat ixtea hain zuzen.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Izaskun Araluzea Tafeta TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Invitados
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra